Artista Berriak 2018
Eta kimu eta muskil hauek ere, bakoitzak bere izate, entitate eta identitate propioa izanik, nahiz eta giza eskuaren bidez, modu artifizial batez hautatuak izan diren hasiera batean, hemen, bertan, izate bakoitza bere mugimendu organiko eta propioaren baitan garatua izan da. Bakoitzak, ia bere ekosistema propioa sortuaz, baina besteekiko errespetuz, besteekiko begirunez; naturan bertan gertatzen den moduan, hala nolako independentzia eta interdependentziaren arteko oreka gauzatuaz.
Garazi Ansa Arbelaiz eta Leyre Goikoetxea Martínez
2018ko Gipuzkoako Artista Berrien Programako komisarioak
Julen Agirre Egibar
Etengabeko lan prozesua, marrazketaren bidez arkitekturaren eta eskulturaren edo egiturazko denaren alderdiez aritzen dena, ardatz harturik angeluak, ertzak edo eraikuntzako lotura puntuak; errepikapenaz baliatuz, arkitekturatik datozen eta arkitekturatik ihes dagiten sorkuntzak erdiesteko.
Nagore Amenabarro
Tolesdurak, materiazkoak eta fotografikoak edo bidimentsionalak, ikusteko sortuak, ukitzea edo tridimentsionaltasuna eskatzen dutenak. Objektuak gertutik laztandu beraietan sarturik; objektutik pinturara, pinturatik objektura, collagetik pinturara eta berriz objektura.
Ana Arsuaga
Enkoadratze konplexuak, pinturaren barruan tentsioa eta oreka bilatzen dutenak. Arazoan plazera bilatzearen gutiziak. Begi kliskaren eta begi keinuaren arteko muga. Markotik at gertatzen dena.
Mikel Escobales
Egituraren fintasuna ikusten denaren eta sumatzen ez denaren edo sumatzen denaren eta ikusten ez denaren puntu minean. Zeinuen azterketa eta esanguraren estalkiak
Nader Koochaki
Urruneko parajeetatik estandarrera erregistroa bilatzen duten ekintza baten arrastoak. Kontaketa erregistro gisa. Era analitiko eta metodikoa behatzeko eta deskonposatzeko, eginkizun horren zati bat ikusleari utzita, gero eraikitzeko, puntu itsua edo ikuspuntu bakarra saihestuz adierazle berriak altxatzera bultzatuz.
Dokumentazioa, artxiboa eta inbentariatua.
Mikel R. Pejenaute
Gorputza erdiesten duen bidimentsionaltasuna. Kolorearen trazua; materialtasunaren bolumena. Piktorikotik abiatzen diren eskultura prozedura bitartez estekatutako objektu multzoak.
Ainize Sarasola
Denboraren gainezarpenaren bidez osatutako marrazkia. Aldi baterako geruzazko prozesuaren emaitza, egunean eguneko uneak. Zeregin teknikoari datxekion egunerokoa.
Alazne Zubizarreta
Pertzepzio gorabeheratsuen iruditeria mina. Hibridazioak gai edo irudi teknikoetan, dedukzio anitzen gertakariaren xerka. Marrazki zuzenetik abiatuz, harmoniaren bidetik zirrarak edo emozioak bilatzen dituzten hainbat formalizaziotara iritsiz.
Erakusketa:
2018.07.05 / 2018.09.08
Inaugurazioa:
Uztailaren 5ean, 19:30ean
Ordutegia:
Asteartetik larunbatera
11:00-14:00 / 16:00-20:00
Jaiegunetan itxita