Artista Berrien XLI Lehiaketa

2005/5/19 - 2005/7/2
Komisarioa: Beatriz Herráez
Artistak: Izaskun Alvárez, Pablo Aramburu, Judas Arrieta, Ingrid Buchwald, David Civico, Arturo De Diego, Iban Del Campo, Oier Etxeberria, Cristina Guerrero, Pablo Ibarbia, Aitor Lajarin, Edorta Langara, Mikel Louvelli, Ibai Maritxalar, Ane Meoki, Olaia Miranda, Salvatore Tutti, Manu Uranga
Testuak: Beatriz Herráez
1. saria - obra: Ingrid Buchwald, AB-1592-Y-30 JAN.
2. saria - obra: Manu Uranga,Ander Kristo.
3. saria - proiektua: :Salvatore Tutti, Topemanta art.
youth of today [YOT] / agnostic front A time to remember [during the fall]
Artista gazte, berri edo azaleratzen ari direnei -hizkuntza guztiz malgutzeraino sofistikatu da eta gaur egungo artearen baldintzetara egokitu ditu termino horiek-eskainitako katalogoetako testuek harridura sortzen dute bertan idazten dutenetako askok ikusgai dauden obren aurrean azaltzen duten urduritasun, ezkortasun eta kezkagatik.
Testu gehienek, sarrerako saiakera labur modura,zeresan handia, gehiegia agian, eragin duen zerbaiten isla dira, hain zuzen ere, horrelako laguntzek dakartenaren inguruan; besteak beste,errealitatearen azpiegitura eskasa itxuraldatzen dutela, obra eta estetika jakin batzuk -lehiaketakoak- sortzen dituzten iragazkiak direla, produkziora eta ez erosketara bideratutako politikak sustatu beharra dagoela, edota tokiko testuingurura zuzenduegiak daudela.
Halere, eredu horrek luze dirau.
Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai dagoen erakusketa Artista Berrien XLI. Lehiaketarenemaitza duzue. Artista Berrien Lehiaketak Gipuzkoan jaio edo bizi diren artista berriak saritzea du helburu eta bi urtean behin egiten da.
Nahiz eta, esan bezala, oraindik ere batek baino gehiagok halako ekimenak zalantzan jartzen dituen, horien azken emaitza, hau da,erakusketa, katalogoa, zabalkunde lana eta sariak, oso baliagarriak dira jardun artístico berri eta gazteena nondik nora dabilen zehatz-mehatz jakiteko.
Deialdi horren emaitza aukeratu diren 19artisten lanak biltzen dituen erakusketa dugueta bertan era guztietako proiektuak daudeikusgai, pintura, marrazkia, eskultura, instalazioak, kanal bakarreko bideoak, bideo-instalazioak eta baita hormetan egindakokonposizioak ere. Arte plastikoen esparrutik abiatuta inguruan dugun errealitatera hurbiltzeko modu desberdinak islatzen dituzte eta horretarako era askotako baliabideak erabiltzen dituzte hain konplexua den errealitate hori modu batera edo bestera berenganatzeko. Ez da harritzekoa, beraz, ikusgai dauden lanek hainbat eta hainbat gai izatea ardatz: Salvatore Tuttik, esate baterako, artea gizarteko gauzetan txertatzeko orduan artistak zer zeregin betetzen duen eta lan horretan eraginkorra ote den aztertzen du, umorez beteta eta parodiaren mugan dauden irudien bidez; Oier Etxeberriak imaginariorik hurbilenaren berrikuspen ikonografikoa egindu ikuspuntu ironiko batetik eta Txiribiton pertsonaiarengana hurbildu da; Aiert Alonso Athleticeko jokalari bihurtuta ageri zaigu bere erretratuan “urlia bezalakoa izango naiz...”jolasean bezala (Julen Guerrerobezalakoa, kasu honetan); Ibai Maritxalarrek euskal tipologia berezia erregistratzen eta islatzen duten irudi, collage eta horma-irudiak ekarri ditu eta Pablo Aranburuk Kontxako pasealekuko deriba kolektibo eguneratua dokumentatu du.
Halaber, aurtengoan ere areagotu egin da bideoaren eta instalazioaren erabilera eta bi teknika horiek artisten beharretara egokitu dira. Iban del Campok, esaterako, documental itxurako bideoa ekarri du -Gràcia auzoko erretratua Eusebi izeneko pertsonaia baten begiekin ikusita- eta garai batean, Harald Szeemannenek urratutako bideari jarraituz, toki marjinaletara jotzen zuten sortzaileek egindako ikerlanen itxura eman dio; Tuttik berak artxiboko erregistroko tresna bezala erabili du bideoa bere bideo-curriculumean eta Judas Arrietak, berriz, bere lan batzuen atzera begirako moduko opari-omenaldia egin du. Modurik aproposena da, gainera, Ingrid Buchwalden (aldi berean jendez gainezka eta isiltasuna nagusi den ez-leku horietako batean jarleku batean eserita dagoen norbanako animatua) kontakizunak gertatzen diren hiri paisaia eta gizatasunik gabekoei heltzeko.Ane Meokik ere bide beretik jo du Spotean,artista bera protagonista den bideojoko bateko fikziozko heroi modura ageri baita ikuslearen aurrean.
Animazioa eta marrazkia ditugu baita ere David Cívicoen proiektuen abiapuntu, bideoinstalazio baten bidez aurrez aurre jarri ditu beste batzuen errealitateetako eszenarioak, batetik,road-movie bateko sekuentzia eta, bestetik,oraindik orain izandako gertaera baten bideoa,hedabideek emandakoa, egunkari bat hustu eta itxi zutenekoa, hain zuzen. Euskal Erico egoera politikoari aipamenak nabarmenagoak eta zuzenagoak dira beste proiektu edo titulu batzuetan, esate baterako, Edorta Langaren lanetan, eta baita Mikel Louvelliren Harriak bideoan ere, non harri handiak jaurtitzen diren, herri kirolaren eta komiki culturaren arteko zerbait eginez.
Louvelli edo Cívicoren itxura zuzeneko eta gehiegikeriari aukerarik ematen ez dioten lanen beste muturrean pilaketan oinarritutako lan prozesuak daude. Manu Urangaren lanak,bideoproiekzioak eta jardun artistikotik formalki berrikusitako eskultura itxurako objektuak; edo eskultura eta tinturaren erdibidean dauden -eta audioa ere baduten-Arrietarenak edo Langara berak aurkeztutakoak,gainezka egindako artxiboak eta gordailuak eraikitzeko lanak, gauzak -baita diskoak ere-biltzeko zaletasun amorratuaren lekuko. Aukeratutako lanen artean aipatzekoa da pieza ugari erakusketa tokian bertan bereziki egindakoak direla, esate baterako, Olaia Mirandak horma gainean marraztutako silueta beltzen murala, Pablo Ibarbiak elementu arkitektonikoen gainean egindako esku artesa eta Aitor Lajarinen dispositiboa, erakusketa tokiaren beraren eta obren, kolorearen eta formaren muga fisikoen funtzioaren inguruko ikerketaren ondorio. Kezka hori bera nabari zaio Arturo de Diegori, irudiei aurrez aurre jarritako eskultura erliebeetan eta baita Izaskun Álvarezi ere, bideoan editatutako argazki sorta iradokitzailean. Cristina Martínezek, berriz, erabat pinturan oinarritutako proiektua aurkeztu du, prozesuarekiko kezka nabari zaio bertan eta diptiko baten bitartezbilatu dio irtenbidea, aurkakoak diren baina formaren aldetik bat datozen bi elementu jarri ditu aurrez aurre.
Ikusten denez, bakoitzak bere ikuspuntua ekarri digu, hori dela eta izango ditugu erakusketa honetan hainbeste proposamen desberdin etae lkarren artean hain aurkakoak.
Beatriz Herráez
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17