Artista berrien XLII Lehiaketa

2007/10/9 - 2007/11/10
Komisarioa: Itxaso Mendiluze
Artistak: Alberto Aguas Lardies, Arturo de Diego Uribe-Echeverria, Beatriz Churruca Echeverria, Eñaut Agirre Sagarzazu, Gabriela Muñagorri Mendiola, Izaskun Alvarez Gainza, Jon Arregi Agirrezabala, Juan Azpitarte Heriz, Lehior Bilbao Cabrera, Miren González Goikoetxea, Sandra Cuesta Aizkorbe, Sara Ubiria Llopis, Urtzi Ibarguen Guridi, Willy Monfort Astrain
Testuak: Itxaso Mendiluze
1. saria: Ion Arregi, Sin título.
2, saria: Beatriz Churruca, + SOMA
3, saria: Lehior Bilbao, Deconstrucción de un icono protector llamado casa.
MEETING POINT
Artista berrien lehiaketan era guztietako artistek eta obrek egiten dute bat espazio edo gertakari berean. Lehiaketara aurkeztu diren lanak oinarritzat harturik egindako aukeraketa bat da. Gertakari deitu diot, hemen ikusgai jarri duguna ez baita aukeratutako lanik onenen bilduma bakarrik, gertakari baten emaitza zuzena baizik. Hori da, alde batetik, erakusketan erakutsi nahi dena, obrak berak eta, era berean, egileak ere ordezkatzen dituzten obra sorta. Horretarako, obra guztiak esanahi eta forma aldetik simetrikoak diren bi espaziotan jarri dira, banan banako elkarrizketa esanahi orokorraren arabera zabaltzeko. Ez baitago lehiaketa bat egiterik forman eta/edo espazioan simetria izaten saiatuta ez bada.
Proiektuak dira faktore bereizlea. Onartu proiektuak onartzen dira, eta proiektu gisa aurkezten dira erakusketan ere, ez obra bukatuak bezala. Apunteak, zirriborroak eta hitzak. Estudio bateko horma balitz bezala, ideia baten osagaiak agertzen dira, izan nahi dutena izatera iritsi baino lehen, hau da, artelan bihurtu baino lehen aurkezteko erabiltzen diren moduak.
Proiektuak egiterakoan bitarteko ugari erabili dute egileek, baina, oro har, teknologia berriak izan dira nagusi. Urtzi Ibargurenek, esate baterako, Japoniak baleekiko duen jarrera izan du aztergai bideojoko batean, eta Juan Aizpitartek ere, Tony Hawken bideojokoa hartu du oinarri jokoaren barruan sartutako pertsona horien egoera bertatik bertara ikus dezagun. Ez dira horiek, ordea, aurkeztu diren bideo bakarrak: Sandra Cuestak ere bideo bat aurkeztu du berreraikuntza eta berrosaketa hizpide hartuta, eta Jon Arregik gai kontzeptualagoa eta zehatzagoa aukeratu du, seguruenik belaunaldi berrietatik hurbilago dagoena. Nahiz eta zaila izan halako lehiaketetan eskulturak ikustea, oraingo honetan badugu bat, Beatriz Churrucak egindako eskultura edo instalazioa, alegia, arropaz betetako bi ontzi mugikor aurkeztu baititu.
Gabriela Muñagorrik instalazio txiki bat ekarri du, bi marrazki eta bideo batek osatutakoa, trazu finagodun marrazkiak oinarritzat hartuta. Miren Gonzalezek ere instalazio txiki bat aurkeztu du, pinturak eta testuak elkar eragiten dutena. Lehiaketan ikusi dugun margolan bakarretakoa da Lehior Bilbaok aurkeztu duen lanarekin batera. Argazkigintzaren alorrean, Eñaut Agirrek, adibidez, paisaia lineala aurkeztu du; Willy Monfortek publizitate kutsua eman izan nahi dio bere lanari irudi bat bitarteko duela, eta Sara Ubiriak lau argazki aurkeztu ditu etxea ardatz hartuta.
Horregatik guztiagatik esan dut aurkezpen honen hasieran erakusketa hau gertakari bat dela. Espazio berean bat egiten duten kausalitate multzoa. Erakusketa honetan piezek berez izan behar dute zentzua, diskurtso batek ezin baititu elkarrizketa komertzial batean sartu. Lehen esan dudan bezala, ez da talde erakusketa bat, jendaurrean jartzeko ekitaldi bat baizik. Aipagarria da aurtengo aukeraketa, hamaika artista eta lau proiektu bakarrik baitaude ikusgai. Hori oso esanguratsua da lehen esandako guztia kontuan izanda, esan nahi baitu aurkeztu diren pieza guztietatik hamaikak bakarrik gainditu dutela epaimahaiak ezarritako maila. Hamaikak bakarrik lortu dute jendaurrean ikusgai jartzeko aukera.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04