Artista Berrien XLIII Lehiaketa

2009/4/21 - 2009/5/30
Komisarioa: Nekane Aranburu
Artistak: Eñaut Agirre Sagarzazu, Juan Aizpitarte Eriz, Izaskun Alvarez Gainza, Allende Arnaiz Garmendia / Alvaro Ledesma Mateo, Sandra Cuesta / Larraitz Torres (Colombina’s), Oier Etxeberria Bereziartua, Urtzi Ibarguen Guridi, Ane Meoki Izaguirre, Daniel Mera Martínez, Willy Monfort Astrain, Ainize Sarasola Ugartemendia, Gorka Sorozabal Gorospe / Antonio Macarro Fernández, Jon Uriarte de Luxan
Testuak: Nekane Aranburu
1. saria: Asier Mendizabal, Sin título (Ulrike)
2. saria: Maider López, Sin título.
3. saria: Jon Mantzisidor, Zapatillak
TRENERA IGOTZEA
Berriro ere, Gipuzkoako Artista Gazteen Lehiaketaren deialdi berri batean gaude. 20 urte dira ikur den lehiaketa hori sortu zenetik, eta euskal arte garaikidearen alderdi aipagarrienetako batzuen paradigma eta iturri izan da. Ezer ez da ausaz gertatzen. Lehiaketa orotan bezala bada hemen ere zortea eta izarren nahia nahasten dituen faktore indartsu bat, baina, batez ere eta benetan, hemen duguna zera da: inguruko errealitateari buruzko lan handia eta analisia, eta bizi ditugun garaiekin bat datorren sinkronia. Deialdiek sorkuntza artistikoaren araberako garapena izan dute, harik eta mekanismoak eta parte hartzeko aukerak aldatu diren arte; hori dela eta, egun bi urtean behin egiten da, hartara sortzen ari diren artistek eboluzioa izateko behar adinako denbora tartea izan dezaten heldutasunera iristeko, berritu daitezen errepikapena saihestuz, horrela egile berriak eta erronka esanguratsuak sortzeko bideak ezarriz.
Lehiaketa Gipuzkoako artistak sustatzeko plataforma da, baina baita gure inguruko panorama kulturalaren termostatoa ere. Zeharka bada ere, erakusten du gure fakultateetan lortzen den prestakuntza maila zein den, ekoizpen zentroen aktiboa zertan den, aldizkariek eta editorialek zein rol elikatzaile duten, aretoetan eta museoetan antolatzen diren erakusketek zein eragin duten, edota zein den gure egileen akzioa kanpoan. Lehiaketak artistak neurtzen ditu, baina geure burua ere bai.
Baina, zeharkako faktore hori ez ezik, askorentzat errazagoa da kontua: lehiaketa hau sustapeneko eta jendaurreko testuinguru batean obra gizarteratzeko lehen aukera da. Hautatua izatea sintoma bat da; saria lortzea, bedeinkapen bat.
Aurtengo deialdian hauek izan dira hautatuak: Urtzi Ibarguen, Ainize Sarasola, Jon Uriarte de Luxan, Eñaut Agirre, Willy Monfort, Ane Meoki, Daniel Mera, Izaskun Alvarez Gainza, Colombina’s (Sandra Cuesta eta Larraitz Torres), Allende Arnaiz eta Alvaro Ledesma, Juan Aizpitarte, Oier Etxeberria, Gorka Sorozabal eta Antonio Macarro.
“Un coup de dés jamais n' abolira le hasard” (dado kolpe batek ez du inoiz zoria suntsituko) da Stephane Mallarmék 1897an bere olerki bati jarri zion izenburua. Jokoetan eta lehiaketetan, arau zehatzen eta kasualitate arbitrarioen pean dago irabazi ala galdu. Patuak gurutzatu egiten du, bereizi egiten du, nahasi egiten du, kolpeak ematen ditu, eta, batez ere, desioa eragiten du. Ikusiko dugu…
Nekane Aramburu
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17