Artista Berrien XLIV. Lehiaketa
2011.03.17 - 2011.05.14
Komisarioa: Nekane Aramburu
Artistak: Julen Agirre Egibar, Susana Amarilla Ausín, María Bocos García, Gary de la Fuente Fuentes, Jaime de los Ríos Lumbreras, María Elorza Deias, Lierni Esnaola Aldanondo, Pau Figueres Ortiz, Ivan Gómez Gutiérrez, Urtzi Ibarguen Guridi, Yon Iriarte Zarauz, Kemen Iruretagoiena Labeaga, Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Teresa Jareño Querejeta, Sahatsa Jauregi Azkarate, Ángela Losa Mendioroz, Ibon Mainar Basa, Usoa Mendikute Barrena, Willy Monfort Astrain, Daniel Rodríguez Castro
Jon Uriarte
______________________________
Sariak - Obra:
Jaime de los Ríos Lumbreras, Autopoética
Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Gazte, zoriontsu eta burugabe... ziur aski
Saria - Proiektua:
Pau Figueres, Toilet Piece Fontana
María Bocos García, Le communauté
Aurtengo XLIV. edizio honetan, “Proiektuak” atalari tarte egingo zaio berriro ere.Hala, lau ekimen aukeratu dira, eremu desberdinetakoak: neurri handiko bideo-proiekzioak, etxebizitza utopikoak, low tech performance itxurako soinu-lanak edo egunoroko jardueretatik jasotako soinu-lanak, denak Ibon Mainar, Maria Bocos, Pau Figueres eta Maria Elorzarenak, hurrenez hurren.
Lehiaketara aurkeztu diren obren artean, beste urte batzuetan ere agertu zaizkigun ezaugarriak dituzten lanak daude.Horien artean, eta zinemaren, publizitatearen eta teknologia digitalaren ildotik, denboraren iragaitea eta nortasuna aztertzen duten lan hibridoak topatzen ditugu, pinturaren, argazkiaren eta bideoaren bitartez landutakoak. Horiez gain, badira lan guztietan antzekoak diren bi ezaugarri: aurrena, tradizioaren eta modernitatearen artean ematen den oszilazioa, nortasunaren eskutik datorren autoafirmazioa egiteko borondate bat dakarrena, eta, bigarrenik, bakarkako lanak gailendu egiten direla taldeko edo gizarte-lanen aurrean.
Testuinguru horretan, erretratuak ez du bere indarra galtzen, ez pinturan ez marrazkian, eta hala ikus dezakegu Angela Losa edo Daniel Rodriguezen lanen bidez edota Jon Uriarte eta Teresa Jareñoren argazkietan.
Argazki-lanak gailendu egiten dira Gary de la Fuente, Willy Monfort, Yon Iriarte edota Zuhar Iruretagoienaren lanei esker, eta Ibon Mainarren performance instalazioa autoerre- ferentzialean.Baliabide piktorikoei dagokionez, Pau Figueres eta Usoa Mendikuteren neopop pintura eta Urtzi Ibarguenen collageak poetikan eta teknologian oinarrituta. Eskultura lan bakarrak Lierni Esnaolak eta Sahatsa Jauregik aurkeztutakoak dira.
Horiekin guztiekin batera,
Ivan Gomezen eta Susana Amarillaren izaera zinematografikoa duten bideo-sormenak, Julen Aguirreren animazioa, Kem en Iruretagoienaren travelling performatiboa edota Jaime de los Riosek egoera konplexuetan sortzen dituen bideo-instalazioak nabarmendu behar ditugu.Metamorfosiaren aldeko alkimia martxan jarri da dagoeneko, eta Umberto Ecok bere saiakera ospetsuan adierazten zuen bezala, Obra ireki batean murgilduta gaude, eta harengan, bizitzan bezala, baliteke bidea eta hark duen zentzua izatea interesgarriena.
Zuhar Iruretagoiena Gazte, zoriontsu eta burugabe... ziur aski |
Jaime de los Ríos Autopoética |
Pau Figueres Ortiz Toilet Piece Fontana |
María Bocos Le Communauté |
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04