Artista berrien XLIV. Lehiaketaren inguruko jarduerak
Apirilaren 18an, arratsaldeko 19:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko ekitaldi aretoan, Nekane Aramburu XLIV. Artista Berrien Lehiaketaren erakusketako komisarioak artista berrien lehiaketa eta euskal artista gazteen egungo egoera izango du mintzagai; horrez gain, ekitaldi honetan sarituak izan diren lau artistek -Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Jaime de los Ríos Lumbreras, María Bocos García eta Pau Figueres Ortiz- beren lanaren berri emango digute.
Beste alde batetik, maiatzaren 12an eta 13an tailer bat izango dugu lehiaketan parte hartu duten pertsona guztientzat, Nekane Aramburuk zuzendua.
Workshop teoriko-praktikoa izango da, laur ordukoa, nork bere lana aukeratzeko eta aurkezteko bideak aztertu eta ezagutarazteko.
Hainbat gai aztertuko dira, besteak beste, zer den artista izatea, kodeak eta irizpideak, arte sistemaren mekanismoak, txostenak nola egin, lehiaketa batean parte hartzeko lanak planteatzea eta aukeratzea, eta abar.
Tailerraren osagarri, tutoretza pertsonalizatuak egingo dira Nekane Arambururekin, goizez, aldez aurretik txanda eskatuta.
Gure helburua artista berrien prestakuntzan eta profesionalizazioan laguntzea da eta, lehiaketara batera aurkeztean, beka bat eskatzean eta beste hainbat egoeratan sortzen diren zalantzak eta arazoak konpontzen erakustea.
Hitzaldia
Apirilaren 18a
19:00tan
Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusketa aretoa
Sarrera doan
Mikrotailerra-topaketa
Maiatzaren 12a eta 13a
18:30-20:30tan
Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusketa aretoa.
Izena emateko azken eguna: maiatzaren 4a
Zeintzuk har dezakete parte tailerrean: Artista Berrien XLIV. lehiaketan parte hartu dutenek