Artista berrien XXXVII. lehiaketa

1997/9/18 - 1997/10/11
Komisarioa:
Artistak: Aiert Alonso, Ibon Aranberri, Gorka Aranburu, Igor Arrieta, Jorge Cardarelli, David Civido, Marisa Egaña, Helena Elbusto, Idioia Elosegi, Ana Esther Fernández Calle, Ana Fernández Carrau, Iñigo Fernández de Nograro, Karlos María Galarraga, Urko Galdona, Iñaki Garitano, Iñaki Gracenea, Claus Grotenn, Esther Ibarrola, Ikerne Ilarregi, Edorta Langara, Maider López, Mikel Louvelli, Jon Mantzisidor, Asier Mendizábal, Nerea Orbegozo, Xabier Salaberria, Ion Andoni Urisabel, Jose Francisco Vaquero, Nerea Zapirain
Testuak: Koruko Aizarna, Fernando Spagnolo, Liliana Albertazzi
Muntaia: Expolan
1. saria: Esther Ibarrola, Hambre de vida.
2. saria: Ibon Aranberri, Podium.
3.saria: Urko Galdona, Los jardines de la criatura.
Atzerritarraren ikuspegia
Euskal lurraldeetako bateko artistei soilik zuzenduriko sari baten epaia ematera datorren atzerritar batek ezinbestean dagoen aldea egiaztatu beharra dauka. Frantzian, kulturaren homogeneotasunak haustura gutxi dituen herrian bizirik eta italiarren antzera pentsatuz, non arte garaikidearen alorrean dauden gabeziak direla-eta artista gazteek ez baitute estatu edo eskualde mailako laguntzarik jasotzeko aukerarik, atzerritar honek, hau da, egileak, kontuan hartzen du egiaztatutakoa, hots. Europak ezin dituela alde batera utzi dituen "kultur salbuespenak", kontinenteko herrialde bakoitzean egoera ezberdina baita.
Ebidentzia hori onartu ondoren aurkako fenomenoarekin alderatzen hasten da, alegia oso artista gazteak, gehienak, Arte Ederretako Fakultatetik atera berriak, sustatzea helburu duen sari ororen unibertsaltasuna. Ikuspegi horretatik arazoa artista horiei parte hartzen uzten dien lehiaketako oinarrien arabera bideratzen da. Kontua da hemen Artista Berrien Lehiaketak aurkeztutako lanen kalitatea saritzen duela artistaren orientazio pertsonalaren gainetik, eta horrek bidezkoa dirudi karrera hau oso laburra dela kontuan hartuz gero. Sistema horrekin, artistak lan handia egin behar du aurkezten dituen lanen kalitatea bere kabuz juzgatzen. Ariketa horrek oso ondorio aberasgarriak ditu artistaren konpromisuak sendotzen laguntzen baitu. Epaimahaiak, gainera, aurkeztutako lan lanetatik bat edo gehiago aukera ditzake eta honek, behin-behineko izaeraz bederen, bere lanak erakusteko aukera ematen dio artistari. Jarraibideak honelakoak izanik pentsa liteke lehiaketaren ideak berak ere hausnarketako dinamika bat sortzen duela, sariak berak dakarren laguntza ekonomikoaz gain, arte munduaren erakunde mailako konplexutasunean barneratzera bultzatzen duena.
Atzerritarrak aurre egin beharko dio hirugarren etapa bati, lanen beraien errealitatearenari. Zalantzarik gabe hemen biltzen dira aurreko ikuspuntuak eta hemen ere eztabaidatzen da artea bere errotik.
Berezitasunak eta nazioartekotasunak ("unibertsaltasun" hitza arriskuan ez jartzeagatik) funtsezko irizpide estetikoak adierazten dituzte edota, aldiz, hedapenaren eta merkatuaren alorreko terminoak dira? Egia esan artistek ezin dute alde batera utzi erabat bere ingurua eta kontua da jakin behar dela zein unetan arte lanak, ia magia bidez, lortzen duen norbanako baten mikrokosmosa mundu baten pare agertzea beste askoren aurrean. Eta maisuen lanetan begien bistakoa dirukikeen hori ez da erraza antzematen artista gazteen lanetan.
Arte lanen irudiak, behin eta berriz, epaimahaiaren aurretik pasatzen diren denboran ateratzen den ondorioa da zenbait artisten aurkezpenean koherentzia dagoela, zenbaitetan kontzeptu plastikoei buruzko eztabaida egon dela suma daiteke eta, batzuetan, lana nazioarteko zenbait joeren inguruan lerratzea edo, aldiz, kultura jakin baten herentzia igartzea lortzen da. Eta azkeneko bi puntu hauei dagokienez, behin eta berriz datozkigu burura bi galdera hauek: modaren eraginez? Polaritate horren gora beherak ebaluatzeak eta lehen aipaturiko koherentzia eta kontzientzia plastikoko irizpideetan sartu nahi izateak, ezinbestean garamatza garai guztietako arte garaikidearen errealitate aporetikora. Garbi dago hori bereziki azpimarratzen dela XX. mendean, hain zuzen ere neoabangoardiek abangoardiaren kontzeptuak hustu eta mundializazioak nazioartekoaren itxaropena ebatsi duen mendean.
Epaimahai bateko partaide izanik erabaki bakoitza hartzerakoan lanek artearen barruan eta arteak historiaren barruan duten lekuari buruzko zalantzak eta hausnarketak, edozein epai ematerakoan izaten diren zailtasunaren antzekoak dira. Erabakia are zailagoa bihurtzen da epaimahaia epaitzen ari den egoerarekiko atzerritarra denean. Hasiera batean, ezinbestekoa gertatzen da epaileak bere inguruarekiko konparazioa egitea. Oraingo honetan ikusitakoaren artean nabarmenena izan da proposaturiko pintura kopurua, Frantzian normala izango litzatekeen proportzioarekin alderatuz gero. Hori arrazoitzeko ez da nahikoa esatea espainiar pintura tradizioa zabala dela, frantsera era halakoa izan baitzen. Hexagonoan Duchampen eraginaren presentziaren atzeraezintasuna aipatzea hori azaltzeko emankorragoa izan daiteke baina ez da nahikoa diferentzia guztiak azaltzeko. Frantzian, oraindik ere, korronte sendo bat dagoen horretan, alde batera utzia badago ere pinturaren konposizio eraikiaren arazoengatik, lehiaketa honen bidez kasu bat edo biren salbuespenak erakusten du Euskal Herriko pinturak espresibitaterako askoz ere joera handiagoa duela. Beste era batera esanda, euskal artista gazteei ez zaie axola horrenbeste koadroa, edo koadroa bera osatzen duten elementuak - neurria, euskarria eta horien mugak-, eta bai materiaren, lerroaren eta kolorearen pertzepzioaren ondorioak. Bestalde, pintura tradizioa aberatsa duen beste herrialde batekin, Italiarekin, erkatuz gero, esan liteke pintura subjektuaren ikuspegitik eta baita pertzepzioaren ondorioarenetik ere ez dela horren narratzailea.
Ohar horren arrazoiak agian euskal eskulturaren tradizioan bilatu beharko dura eta ondorio gisa esan beharko da artista gazteek aurreko artista ospetsuekiko mugak ezarri nahi dituztela. Hala da, eta hori garbi ikusten da hiru dimentsioko lanetan, eraikitako eskulturarekin zerikusia duten oso pieza gutxi azaltzen baitira. Eskulturaren kontzeptu espazialaren ordez objetua nagusitu dela dirudi. Materia plastikoan kopiatua izan, negozio bateko beira-arasatik berreskuratua izan, muntai batean birpentsatua edo mihiztadura batean figuratua izan, obraren eduki adierazlea bere "bir-presentazioaren" huskerian hauetako arteak erakutsi digu testuingurutik ateratzeak sakonki hondatzen dituela ezagutzaren ziurtasunak eta artista gazte hauek eguneroko objektuaren estatutu soziala alde batera uzten dute itxura proposamen gisa nabarmenduz.
Gainerako disziplinei dagokienez, aipatzekoa da entzunezko materialez egindako lan bat, ikuslea soinuaren bidez zatitutako denbora batean erakusketan barrena ibiltzera gonbidatzen duena. Aldiz oso nabarmena da bideoko proposamenik ez egotea lehiaketa honetan. Argazkigintzari dagokionez, ilusioa eta ironia irudikatu asmoz modu instrumentalean erabiltzen duen bi artista hautatu dira. Erabilera hori hautatzeak erreferentzi modura balio du, azken urtetan garatu den "medium" edo teknika gisako argazkigintza kontzeptua adierazten baitu. Argazkigintzaren historiak landu duen autonomia nahiarekin ez bezala, gaur egungo artistek argazkigintzaren esentziaren kontua bere erabilerarenaren menpe jarri dute. Are gehiago, argazkigintzak beti izan duen errealitatea atxikitzeko goranahi horren aurrez aurre artistek argazkigintzaren izaera fiktizioa jarri dute denbora finkatzeko bitarteko gisa. Egiaztapen hau ez da behara adina sakondu teoria mailan, baina goitik behera aldatu ditu disziplina kategoriak.
Atzerritarrak, lehenik dagoen aldearekin harrituta, bere burua arte lan bakoitzak eskaintzen duen originaltasunaz liluratzen uzten du. Eta zalantzarik gabe, hori muga eta eskualdeen gainetik dagoen eta artistek eskuzabaltasun osoz mundu guztian zehar eskaintzen duten dohaina da.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17