Artista berrien XXXVIII. Lehiaketa

1999/10/14 - 1999/11/13
Artistak: Ander Alkorta, Aiert Alonso, Estibaliz Alvarez, Gorka Aranburu, Beñat Arregi, Igor (Judas) Arrieta, Mª Beatriz Calvo, David Civico, Marisa Egaña, Idioia Elosegi, Oier Etxeberria, Ana Ester Fernández Calle, Ana Ferández Carrau, Karlos Galarraga, Jon Ander García Alberro, Itziar García Aranburu, Iñaki Garitano, Iñaki Garmendia, Maider Goikoetxea, Iñaki Gracenea, Ikerne Ilarregi, Maider López, Jon Mantzisidor, Asier Mendizabal, David Navascues, Iñaki Rodríguez Calleja, Xabier Salaberria, Aran Santamaria, Jose Francisco Vaquero, Nerea Zapirain
Testuak: Luis Bandrés, Fernando Golvano
Muntaia: Arteka S.L.
1. saria: Asier Mendizabal, Sin título (Ulrike)
2. saria: Maider López, Sin título.
3. saria: Jon Mantzisidor, Zapatillak
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak, Gipuzkoako gazteen erti sorkuntza bultzatu eta zabaltzeko eta, aldi berean, gazte horien obrak erakusteko bideak eskaini nahiz, Artista Berrien Lehiaketa antolatzen dute bi urtean behin. Gipuzkoan jaio edota orain dela bost urte lurralde historikoan bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko gazteek hartu dute parte lehaiekta horretan. Jaso ditugun obra guztien artetik, lehiaketako epaimahaiak 30 ertilarien 40 obra hautatu ditu. Hautatutako obra horien erakusketa urriaren 14 eta azaroaren 13a bitartean ikus daiteke KOLDO MITXELENA kulturuneko erakustaretoan. Obra guzti horiek horretarako argitaratuko den katalogo batean jasoko ditugu. Oraingo 38. ekitaldi honek hiru sari ezberdin ditu, erti kategoriarik bereizi gabe. Lehen saria milioi eta erdi pezetakoa. Bigarrena milioi bat pezetakoa. Eta milioi erdikoa hirugarrena. Artista berrien lehiaketa horrek balio izatea nahi dugu gazte gipuzkoarren sormenaz jabetzeko eta, aldi berean, beren obrak erakusteko leiho bat eskaintzeko, jendeak oro har ezagutu eta onets ditzan.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17