Artista berrientzako mikrotailerra-topaketa
Artista berrien XLIV. Lehiaketa dela eta, datorren astean mikrotailerra-topaketa egingo duga. Izena emateko azken eguna maiatzak 6a izango da. Inskripzioa aurtengo edizioan beren burua aurkeztu zutenentzat da.
Workshop teoriko-praktikoa izango da, lau ordukoa, nork bere lana aukeratzeko eta aurkezteko bideak aztertu eta ezagutarazteko.
Hainbat gai aztertuko dira, besteak beste, zer den artista izatea, kodeak eta irizpideak, arte sistemaren mekanismoak, txostenak nola egin, lehiaketa batean parte hartzeko lanak planteatzea eta aukeratzea, eta abar.
Tailerrean parte hartu behar dutenek beren lanaren oinarri diren materialak edo txostenak aurkeztu beharko dituzte lehenengo saioaren hasieran.
Tailerraren osagarri, tutoretza pertsonalizatuak egingo dira Nekane Arambururekin, goizez, aldez aurretik txanda eskatuta.