Artista liburuari buruzko topaketak
Antzinako buztinezko oholtxoetatik hasi, miniaturiko kodizeetatik igaro eta gaur egungo liburu elektronikoetarano, ideiak idatziz edota marrazki bidez gordetzeko eta transmitititzeko tresna bat baino ez da liburua, eskuz erabil daitekeena. Ez dio axola ideia horiek zizelkatuz edo bide elektronikoz idatzi diren, ezta erabilitako euskarria harria, papera edo pantalla likidoa den.
Artista Liburuari buruzko Topaketa hauek lehen aldiz egingo dira Donostian. Liburuaren inguruko abentura iluragarri honi ekarpen sortzaile bat egin nahi diogu. Buztinezko jatorrietatik hasita, gaur egun arte hala nola bizitza ematen dioten arte eta ofizioen inguruan ere.
Artista Liburua artelan independiente bezala jaiotzen da, honek guztiak dakarrena kontuan izanda. Ohiko liburua iristen ez den lekuetara ailegatuz. Sortze prozesuan, baliabide anitzak eskeintzen ditu, jakintza, material, formatu, hainbat diziplinen uztarketa hauek denak Artista Liburua bera, adierazpen artistiko bide eta altxor paregabe izatear bultzatzen dute.
Artista Liburuari buruzko Topaketa hauek arteliburu 21-k antolatuak dira eta San Telmo Museoan, Tabakaleran, Arteko galerian eta KOLDO MITXELENA Kulturunean burutuko dira.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko programa honako hau da:
Abenduak 2 - 19
Artisten Liburuak Erakusketa | KM Kulturuneko funtsak
Abenduak 9, 18:30
Hitzaldia, José Emilio Antónen eskutik, artista bisuala
Zer da Artista Liburu bat?. Artista liburuaren definizioa, antzeko proposamenekiko aldeak eta sailkapen aukera bat.
Abenduak 9, 20:00
Mahai Ingurua Mestizajeak eta motibazioa Artista Liburuaren sormenean
José Emilio Antón. artista bisuala - Dora Salazar. artista - Cristina de la Fuente. Galería Arteko
Moderatzaile: Luis Barrios. artista koadernatzailea
Abenduak 11, 18:30
Hitzaldia, Antonio Gómezen eskutik, poeta bisuala
Lengoaia bisualetik aldizkari mihiztatuetara