Artista liburuari buruzko VI. topaketak
arteliburu21 arte eta kultura elkartearen proiektu bat dute oinarri topaketa hauek eta San Telmo Museoak, Koldo Mitxelena Kulturuneak, Kutxa Kulturek eta arteliburu 21ak jardun dute topaketen antolaketan. KM Kulturuneko Areto Nagusian burutuko diren ekitaldiak hauexek izango dira:
Urriak 13, 19:00 (gaztelania)
De Altamira a los emojis: una historia de la escritura
Antzinako egiptoar, cuneiforme sumeria, txinatar edo maien idazkera hieroglifikoen jatorria eta bilakaera aztertuko ditugu, Afrikan, Asian eta Amerikan modu independentean sortuak -guztiak logografiak-, baita Sinaiko penintsulako turkesa meategietan lan egiten zuten meatzari kananiar batzuen asmakuntzarena ere, munduko lehen alfabetotik hasita.
Partaideak: Miguel Ibáñez Artica, Luis Barrios (moderatzailea).
Urriak 18, 19:00 (gaztelania)
Antoni Tàpies y Joan Brossa: colaboraciones entre el papel, la pintura y la palabra
Partaideak: Glòria Bordons, Bartzelonako Unibertsitateko katedraduna Hizkuntza eta Literatura Hezkuntzan. Bigarren Hezkuntzako irakasleen Prestakuntza Masterreko Hizkuntza eta Literatura katalana/gaztelania espezialitateko koordinatzailea da. Aurkezlea eta moderatzailea: Luis Barrios.
Babes eta higiene neurriak Areto nagusian