Artistak eta Generoa
Mujeres en las artes visuales ikus arteko genero berdintasunaren ingurua lan egiten duen elkarte bat da, zentro artistikoen barruan neska artisten partizipazioa defenditzen duen helburu zehatzarekin. Gure zentroetan, ikus artearen inguruan, ematen den berdintasuna da talde honek duen eginkizun nagusiena. Bere behatokiaren bidez, neska artisten egoera aztertzen dute era objektibo batez, informe desberdinak eginez.
Maiatzan argitaratutako hamabigarren informe honetan, talde honek gure ingurunean 2010 eta 2013 urte bitarteetan egon diren erakusketen azterketa egin du. Bertan, KOLDO MITXELENA Kulturunearen lana gai honen inguruan azpimarratu dute, hiru urte hauetan zehar, aurkeztu diren erakusketen egileen %50a neska artistak izan direlako.
KOLDO MITXELENA Kulturunetik, Mujeres en las Artesen lana eta funtzioa goraipatu eta eskerrak eman nahi dizkiegu. Gure aldetik, gure erakusketa programan genero berdintasuna lortzeko asmoarekin etorkizuneko ideia finko eta argi honekin jarraituko dugula baieztatzen dugu.