Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutuaren gainean, batak esparru orokorra zehazten du eta besteak Arte Eszenikoen sektorean duen eragina azaltzen du.
2023ko maiatzaren 25ean Gipuzkoako Dantzaguneak eta K bulegoak prestakuntza saioa antolatu zuten "Artistaren Estatutuaren garapenean egindako aurrerapenak eta arte eszenikoetan duten eragina" izenburupean.
Ainara LeGardon aholkularia arduratu zen saioaz, Artistaren Estatutuak jasotzen dituen gomendioen errepasoa egin zuen, hala nola agenda arau-emaile gisa duen izaera, dagoeneko indarrean dauden neurriak eta arte eszenikoen sektorean bereziki duten eragina.
Saioan aipatutako alderdi nagusiak bi txostenek jasotzen dituzte.
Artistaren Estatutuaren gaineko txostenak
Esparru orokorra - Arte Eszenikoak
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27