Gaur Ganbaran inaugurazioa: "Mariano Arsuaga. Lorategiak airean / Jardines en el aire"
Amets baten edo oroitzapen baten atzetik joatea. Unibertso koloretsu batean bizitzea. Koadro batzuei forma eman dieten gako sentikor eta intelektualak aurkitzea.Trazuen historiak deskribatzen dituzten egunerokoen orrietan barrena ibiltzea; tailer batean, haran batean jaio ziren trazuak, apika atzo, ala gaur izan ote da, bisitari bakoitzarekin topo egitean?Pinturaren intentzio sorta osoa begiratzeko, pentsatzeko eta sentitzeko leku bat.Denborarekin, lorategien gozamen iragankorrarekin jolasteko taula.Geografia hauskor amestu bat…
Lorategiak airean.
Erakusketa: "Mariano Arsuaga. Lorategiak airean / Jardines en el aire"
Inaugurazioa: irailak 13, 19:30
Ganbara (3. solairua)