Atal berria: Berriketan
Azpiatal berri bat sortu dugu Koldo Mitxelena Kulturuneko webgunean. Berriketan izena eman diogu. Bertan, komiki eta fanzine munduarekin harremana duten pertsonen (ikerlari, sortzaile, irakurle…) iruzkinak jasoko ditugu, euren komiki kuttun, komiki eta fanzineekin zerikusia duten jarduera, ikerketa gaia edota bururatzen zaienari buruz idatziko dute.
Atala Mikel Begoña komiki sortzailearen Parrapean iruzkinarekin estreinatu dugu.
Proiektu honetan parte hartu nahi baduzu, idatzi komikigunea@gipuzkoa.net helbide elektronikora.
Animatu!