Nacimiento y primeros años del Festival de Cine de S.S
Ciclo Ateneo: desafíos del mundo actual
Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Ateneo Guipuzcoanok antolatutako ‘Ateneoa: egungo munduaren erronka’ zikloa irailaren 16an abiatuko da mahai inguru batekin
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Ateneo Guipuzcoano kultur elkarteak elkarlanean antolatutako ‘Ateneoa: egungo munduaren erronkak’ zikloa datorren asteartean, irailak 16, hasiko da, ‘Nacimiento y primeros años del Festival de Cine de S.S.’ mahai-inguruarekin.
Lehenengo ekimena astearteko mahai-ingurua izango da. Bertan Teresa Cormenzana, Lola Horcajo eta Mikel Gurpegui hartuko dute parte, eta Mikel Iriondok moderatuko du. Horren kontua da Zinemaldiaren jatorriaren berri ematea, zeinengandik sortu baitzen ekimena, haren arrazoiak, zailtasunak eta itxaropenak, kontuan hartuta zein zen garai hartan hiriaren jarduera soziala eta kulturala. Labur-labur gogoratuko da, halaber, Zinemaldiak lehen 25 urteetan izan duen garapena.
Hitzordua erderaz egingo dira eta 19:00etan hasiko dira egun Koldo Mitxelena Kulturunearen egoitza den Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuko areto nagusian.