‘Ateneoa: egungo munduaren erronkak’ zikloa urriaren 6an itzuliko da hitzaldi batekin
‘80 años del fin de la Segunda Guerra Mundial: Gipuzkoa, refugio de nazis, hampones y colaboracionistas’
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Gipuzkoako Ateneoak elkarlanean antolatutako ‘Ateneoa: egungo munduaren erronkak’ zikloa datorren astelehenean, urriaren 6an, itzuliko da Koldo Mitxelena Kulturunera
‘Ateneoa: egungo munduaren erronkak’ zikloa bueltan da, Juan Aguirre Sorondo kazetariak eskainiko duen eta Javier Mina idazleak moderatuko duen ‘80 años del fin de la Segunda Guerra Mundial: Gipuzkoa, refugio de nazis, hampones y colaboracionistas’ hitzaldiarekin. Hitzordua erdaraz egingo da eta 19:00etan hasiko da Santa Teresa komentuko areto nagusian.
Goizane Álvarez Kulturako diputatuak nabarmendu duenez, ziklo hau “zientziak, humanitateek eta arteek sortzen duten ezagutza herritar guztiei hurbiltzeko bokazioarekin sortu da, diziplinen arteko elkarrizketa erraztuz eta hitzaldiak eta topaketak formatu eskuragarri eta kalitatezkoetan eskainiz”.
Asteleheneko hitzaldian Gipuzkoak nazismoaren eta Bigarren Mundu Gerraren historian izan zuen papera jorratuko dute. Ponentziak gogoratuko duenez, 1932an jada, garai hartan oposizioko liderra eta kantzelaritzarako hautagaia zen Hitlerren hogeita hamar bat jarraitzaile biltzen zituen Donostiako Alemaniar Batasun Nazionaleko Zirkuluak.
Era berean, Aguirre Sorondok Pablo Simons de Aerschot-en historian sakonduko du; Pablo Simons Belgikan heriotza-zigorra jaso zuen gerran alemaniar okupatzaileari laguntzeagatik eta 2011n hil zen Donostian.
Kazetariak gogorarazi duenez, bi une horien artean, gure lurraldea izan zen espioitza- eta konspirazio-zentro, kriminal kolaborazionistentzako operazio-eremu, erbesteratze segururako plataforma eta Hirugarren Reicheko borrokalarien babesleku. Gainera, denbora luzea igaro den arren, Gipuzkoan ibili ziren edo ezkutatu ziren nazi, gaizkile eta kolaborazionisten izenen zerrenda eta ibilbide iluna oraindik berreraikitzeko dagoela adierazi du.
Zikloaren beste hitzorduak honako hauek izango dira:
● Azaroak 11: ‘La IA en la torre de babel’ hitzaldia Aitor Soroaren eskutik, Hitz Adimen Artifizialaren eta Hizkuntza Teknologiaren Katedraren zuzendaria. Gainera, LATXA, euskarazko adimen artifiziala, garatzeko prozesuan parte hartu du.
● Azaroak 28: ‘Quimiofobia: El caso de los aditivos alimentarios (Números E-)’ hitzaldia Juan J. Iruin, Yankorekin, UPVko kimika doktorea eta irakasle erretiratuak eskainiko duena.
Argazkia: Kutxaren argazki artxiboa.