Auspoa bildumaren argitalpen berriak
Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratzen duen Auspoa Bildumak, Basarri kazetariak, bertsolariak eta irrati esatariak Gerrate Zibilan zehar eta hasi baino lehen (1931tik 1943ra) idatzi zituen kroniken bi liburu ezberdin argitaratu ditu.
328 argitalpena ‘Basarri Geraurearen Kazetari 1931-1935’ kazetari honen lehen lanen kontakizun bat da. Azpimarragarria da Basarrik egin zuen lana garai zail honen kontaketa egiteko. Bigarren liburua, bildumaren 329. liburua, ‘Basarri Gerratearen Kazetari 1936-1943’, lehenengoaren jarraipena da. Halaber, liburu honetan bere erbestea kontatzen du. Bi liburuetan bertsolaritza, garaiko borroka sozialak...jorratzen ditu.
Kronika guztien hauen bilduma Joxemari Iriondo kazetari bikainak egin ditu.
Auspoa Bilduma
Antonio Zavalak 1961 urtetik 2009 urtean hil zenera arte euskal literatura herrikoia ikertu, zabaldu eta sustatzeko sortu, zuzendu eta editatu zuen Auspoa Bildumako 324. zenbakia da. Bilduma hau hainbat argitaletxeren bidez argitaratu ostean, 2003 Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu zuen bilduma editatzen jarraitzeko ardura, gehienak gai ezberdinen inguruko bertsoak eta Euskal Herri osoko eta diasporako bertsolarien memoria eta idatziak.
Hil baino lehen, Zavalak Pello Esnal, Javier Kalzakorta eta Joxemari Iriondoren esku utzi zuen Auspoa proiektuaren ardura.
{jcomments on}