Auspoa bildumaren azken aurkezpena dugu: 'Pilota eta bertsoak'
Maiatzaren 17an, Donostiako Antigua auzoko Basoetxea elkartean izango da, arratsaldeko 19:30etan

Auspoa bildumaren azken aurkezpena dugu: 'Pilota eta bertsoak'
Auspoaren 337. alea gure artean da jada. Pilota eta bertsoak pilotaren testuinguruan eta Antiguako Pilotazaleok elkarteak duen Antiguako Pilota Txapelketaren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldien programan kokatzen ditugu. Esandakoa, Donostiako Antiguako auzoko Basoetxea elkartean aurkeztuko da, 19:30etan.
Gogoratzeko dago Auspoa bildumari buruz ari garenean, bildumaren zenbait gidari aipatu behar ditugula. Antonio Zavala 2009an hil zenetik, argitalpenak Joxemari Iriondok, Jabier Kalzakortarekin eta Pello Esnalekin batera gidatu dituzte. Talde honek dihardu tolosako jesuitak berrogeita hamar urte baino gehiagoz egindako lanarekin.
Antonio Zavalari buruz esan behar da haren artxiboa Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegian dagoela 2009. urtetik. Herri literaturaren bilduma, azterketa eta zabalkundean egindako bizitza gogorarazten duten lan, paper eta bestelako eskuizkribuak aurki ditzakegu.