Auschwitzetik haratago: Edurne Portela eta Begoña del Tesoren gomendioak
"Seeing Auschwitz" erakusketak irauten duen hilabeteetan hainbat jarduera antolatzen dira KMKn, hala nola hitzaldiak, eztabaidak eta proiekzioak, Auschwitzetik haratago izeneko programa hedatuaren barruan. Eztabaida eta hitzaldi zikloa Edurne Portelak koordinatuko du. Elias Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Begoña del Tesok elkarlanean antolatu dute zine zikloa. Programa hedatua otsailaren 18an hasi zen Julian Casanova historialariaren hitzaldi batekin eta erakusketaren paraleloan joango da ekainaren 29ra arte. Hogei bat pertsonak parte hartzen dute, eta bost hilabetetan zehar indarkeriaren logikari eta iraganaren egungo ikuspegitik egindako azterketari buruzko hainbat ikuspuntu proposatuko dituzte.
Hauek dira Edurne Portelak eta Begoña del Tesok prestatu dituzten gomendio zerrendak, programa hedatuan jorratuko diren gaietan sakondu nahi dutenentzat.
- Edurne Portelaren gomendioak
- Begoña del Tesoren gomendioak
Koldo Mitxelena Liburutegiko lehen solairuan zenbait interesgune prestatu ditugu, irakurketa-proposamenekin eta ikus-entzunezko materialarekin, Auschwitzetik haratago zikloan jorratzen diren gaietan sakondu nahi dutenentzat. Hautaketa hori aldian-aldian berrituko da, hitzaldien, eztabaiden eta zinema-zikloaren edukiei laguntzeko, Liburutegiaren webgunean egongo da eskuragarri eta webgunearen eta Saileko sare sozialen bidez emango zaio hedapena.