Auschwitzetik Haratago Liburutegian
Auschwitzetik haratagokultura-programaren hirugarren hitzaldia “Violencia de masas, violencia sexual: la mujer como víctima en guerras y conflictos civiles” izenburupean ospatuko da gaur, martxoak 16, arratsaldeko 19:00etan. Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktore den Noelia Adánez izango da gaurkoan hizlaria. Indarkeria garaietan, emakumearen aurkako eguneroko indarkeria esponentzialki hazten da, emakumeon gorputza borroka eremu bihurtuz. Bortxaketak, konfinamenduak, muturreko isekak… anitzak dira XX. mendean emakumeon aurkako indarkeriak hartu dituen formak eta hauei guztiei errepasoa egingo die Noeliak.
Liburutegiko 1. solairuan hitzaldiko gaiarekin erlazionatutako interesgune batzuk prestatu ditugu bilduman ditugun liburu eta DVDekin. Edonork indarkerian bizitzeak ekar ditzakeen ondorioetan gehiago sakondu nahi badu, bertan aurki ditzake proposamen batzuk.