Auschwitzetik haratago Liburutegian
Auschwitzetik haratago kultura-programaren bigarren hitzaldia “El compromiso editorial frente a la desmemoria” izenburupean ospatuko da gaur, martxoak 2, arratsaldeko 19:00etan. Gaurkoan Contraseña, Galaxia Gutenberg eta Contraescritura argitaletxeen arduradun diren Alfonso Castán, Joan Tarrida eta Marta Martínez izango dira Ruth Pérez de Anucitak moderatutako eztabaidan. Hiru argitaletxe independente horiek indarkeriei buruzko funtsezko lanak dituzte katalogoan, eta horien argitalpena lan etiko, politiko eta pedagogikoa da orainaldian kokatzeko. Liburutegian hiru argitaletxeei dedikatutako interesguneak prestatu ditugu bilduman ditugun liburuekin.