Auschwitzetik haratago Liburutegian: interesgune berria

Datorren asteartean, maiatzak 11, arratsaldeko seietan, Anne Aghion dokumentalistaren My neighbor, my killer pelikula dokumentalaren proiekzioa dela eta Liburutegian interesgune berri baterako pelikula batzuk aukeratu ditugu. Hauetan, historian zehar izandako genozidio eta sarraski ezberdinak kontatzen dira eta aste batzuetan eskuragarri egongo dira fonoteka sarreran dagoen interesgunean, lehenengo solairuan. Gomendioen zerrenda osorik ezagutzeko ondorengo irudian klikatu daiteke.