Auschwitzetik haratago Liburutegian: Juduak Euskal Herrian: babestuak izatetik, kanporatuak izatera
Hainbat astez, Liburutegiko erabiltzaileek dokumentu-erakusketa berri bat bisitatu ahal izango dute lehen solairuko bitrinetan. "Juduak Euskal Herrian: babestuak izatetik, kanporatuak izatera" du izena erakusketak, eta juduen presentzia lurraldean zein izan zen eta zein arrasto utzi duen ezagutzea du helburu. Nafarroara oso goiz eta itxaropentsu iritsi zirenetik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako egonlekuetatik igaro eta Pirinioez bestaldeko udalerrietan behin betiko ezarri arte, asko izan ziren Euskal Herrian bizitzea aukeratu zuten komunitate juduak. Bere presentziak ez zituen inoiz axolagabe utzi bere bizilagun kristauak, beraiekin aldi ezberdinetan modu baketsuan bizi izan zirenak, baina beste askotan tratu bidegabea eman zietenak.
- Datak: 2021eko maiatzaren 28tik uztailaren 3ra, Liburutegiko 1. solairuan
- Ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 8:30-20:30
- Larunbatetan: 8:30-14:00.
- Igande eta jai egunetan itxita