Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa
Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa
Beka, Marko, Cosson
Harriet argitaletxea, 2016
Beka gisa sinatzen duen bikote gidoigilearen (Bertrand Escaich eta Caroline Roque) eta Marko Armspach euskal marrazkilariaren arteko harremana ezaguna eta entzutetsua da, Indiara eta Txinara bidaia liburuetan ezagutu genuen beraien lana.
Oraingoan berriz, helduen mundura salto eginagatik freskuraz betea dator Clementineren bizitzako pasadizo hau. Clementinek, Joga ikastaroko kideekin erretiro bat egitera doa, baina bidean geldialdi baten ondoren autobusa Clementine gabe abiatzen da, atzerriko jaki denda batean bakarrik geldituz. Honi esker, Clementinek, bere bizitza aldatuko duten pertsonak eta hauen istorioak ezagutzeko aukera izango du, hala nola, Antoineren zen isotorioak, Chantal-en esperientziak, Thomasen bisita… pertsonai hauei esker ere, berak dituen zalantza existentzialei erantzuna bilatzeko bidea aurkituko du.
Bizita ustekabez beterik dago, baina ustekabe hauek jasotzeko prest daudenentzat soilik. Album berri hau liburu-saltzaile frantsesek Coup de Coeur 2016 gisa izendatua izan da.