Ava Gardner (1922-1990)
Ava Gardner zinemaren historiako izar handienetako bat da. “Munduko animaliarik ederrena” izendatua izan zen emakume hori bere koinatuak egindako argazki batzuei esker hasi zen zine munduan, “talentu-ehiztari” batek begiz jo baitzuen.
40ko hamarkadan honako film hauek egin zituen: Hiltzaileak, Venusen lilura eta The Bribe. Eta pixkanaka bere karrera finkatzen joan zen heinean zinta bikainak filmatu zituen, hauek, besteak beste: The Great Sinner, East Side,West Side, Pandora and the Flying Dutchman.
50eko hamarkadan honako film hauek egin zituen: Show Boat izeneko musikala, The Snows of Kilimanjaro, John Forden Mogambo film bikaina -horrekin lortu zuen Oscar Sarirako bere izendapen bakarra-, Mahai biribileko zaldunak, The Barefoot Contessa,The Sun Also Rises eta On the Beach.
{0>La década de los 60 es la de la madurez de la actriz: 60ko hamarkadan iristen da aktorearen heldutasuna, honako film hauekin: 55 Days at Peking, Seven Days in May, Iguanaren gaua, The Bible:In the Beginning... eta Mayerling. Bere azken film aipagarrienak The Life and Times of Judge Roy Bean eta Earthquake dira.
Edertasun handiko aktore hori gogoratuko dugu martxoaren 31tik apirilaren 5a bitartean.