Azaroko bideo nobedadeak
Hona hemen urrian iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Chris Sandersek zuzendutako “La llamada de lo salvaje”, abenturazko filma da, hunkigarria, efektu berezi ikusgarriekin, non Jack Londonen eleberri laburrari omenaldi bat egiten zaion. Peter Careyren eleberrian oinarritutako "La verdadera historia de la banda de Kelly" lanean, Justin Kurzel zuzendariak Ned Kelly kriminalaren eta bere taldearen Australiako mitoa deseraikitzen du, film gordin eta bortitz bihurtzeko, punk estetika sendoarekin. Julien Rappeneauk zuzendutako "Una pequeña mentira" filma Mario Torrecillasen "Dream Team" eleberri grafikoaren moldaketa bat da. Gezur errukitsu bat esanez bere aita depresiotik atera nahi duen haur baten istorioa kontatzen du, baina laster gezur horren gaineko kontrola galtzen du. Gaur egungo arazoak jorratzen ditu, hala nola guraso dibortziatuen seme-alaben gatazka emozionalak eta gazte batzuek duten Interneten mendekotasun patologikoa.