Azaroko bideo nobedadeak
Hona hemen urrian iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Oso pertsona heterogeneoz osatutako talde bat gosaltzen ari da Madrilgo erdigunean dagoen taberna batean. Horietako batek presa du; atetik ateratzean tiro bat jasotzen du buruan. Inor ez da ausartzen laguntzera. Harrapatuta daude. Hori gertatzen da Álex de la Iglesiak egin duen azken filmean, “El bar” izenekoan.