Azaroko komiki eta eleberrien nobedadeak
Liburutegian azken hilabetean zehar jasotako eleberri eta komiki berrienak eta baita aukeraketa bat ere.

Azaroko komiki eta eleberrien nobedadeak
Hona hemen azken 30 egunetan liburutegira iritsi diren fikziozko lanen bilduma. Irudietatik zuzenean jo dezakezue katalogora, katalogotik erreserbetara eta hortik zuen etxeraino eramateko prest dituzue Errege-Erregina katolikoak kaleko 16 zenbakian.
ELEBERRIAK:
Virginie Despentes idazle, zinegile, dj eta beti urratzailea izaten den egilearen "Querido capullo" lan berria da honakoa. Eleberri honetan, egileak #MeTooren, feminismoen, sare sozialen, adikzioen eta gure gizartean zahartzeak dituen esanahiaren ertz guztiak arakatzen ditu. Amorru eta kontsolamenduzko eleberria da honakoa.
“Nada es verdad” Veronica Raimoren belaunaldien arteko erretratua da, zuzena eta lotsagabea, lotura zein galerei buruzkoa, eta familia desastreen abenturei buruzkoa. Komediaren balio terapeutikoa gogorarazten duen eleberri dibertigarria da.
"Soy fan" lanean, Sheena Patelek begirada kritikoa ematen dio lehen mundu garaikideari, gizarte multikulturalaren tranpak, klase-egituraren iraupena eta patriarkatuaren zapalkuntza azpimarratzen dira bertan. Askotariko gaiak jorratzen ditu egileak: sexua, indarkeria, kapitalismoa, politika, artea eta estatusa, sentsibilitatez eta trebetasunez landuta, iraintzeko beldurrik gabe, eta originaltasun, adimen eta umorez beteriko ahots sendoz.
Dramaz eta edertasunez betetako Muriel Barberyren "Una hora de fervor" ez da soilik baldintzarik gabeko maitasunari egindako kantua, baizik eta familia tradizionaletik haratago doazen loturei egindakoa. Hau da, eusten eta bultzatzen gaituzten lagunei, gure garaipenak ospatzen ditugunei eta porrotaren aurrean gure bizitzak behin eta berriz berreraikitzen ditugunei egindako eleberria da. Japoniako bihotzean kokatutako adiskidetasunaren oda goxoa da honako hau.
Sebastian Barryren "Tiempo inmemorial" eleberriak maitasuna, memoria eta lurperatutako sekretu zaharrak aztertzen ditu. Ez da, ordea, dirudiena. Bizirik dirauten gauzei buruz hitz egiten du, bizitzeko behar ditugunei buruz, eta baita bizirik iraunarazten diguten gauzei buruz ere.
Le Clézio Literaturako Nobel sariduna "El amor en Francia" lanarekin itzuli da. Abentura, alaitasuna eta poesia egarriz dauden gazte batzuk protagonista izango dituzten zortzi istorio daude eleberrian. Gazte protagonista hauek, onartu gabeko eta ahanzturara kondenatuta sentitu arren, beren nortasuna aurkitzen saiatuko dira.
KOMIKIAK:
"La moda al desnudo" modaren munduari egindako begirada desberdin bat da. Etika eta soziologiaren ikuspegitik begiratuko diote modari bere atzean dagoen sorkuntza lana eta industria ulertzeko asmoz.
“Los cinco de Cambridge” Gerra Hotzaren inguruan eta unibertsitate giroan komunisten alde egingo duten espia batzuen gertakariek osatzen dute komiki hau. Informazio historiko asko du benetako gertakarietan oinarrituta sortutako intrigazko komiki honek.
"Leku hau gorrotatzen dut" komikia Truddy eta Gabbyren istorioa da. Etxalde bat herentzian jaso ostean, baserriak indar misteriotsu bat duela konturatuko dira. Indar horrek hainbat hamarkada daramatza mamuak, estralurtarrak eta naturaz gaindiko izaki mota guztiak erakartzen.
"Haiku siberiano" komikian Siberiara erbesteratu zituzten lituaniarren bizipenak kontatzen dira. Siberian pasa zuten miseria gorria ume baten ikuspegitik kontatuta ezagutu dezakegu hemen.
Entziklopedia gisa antolatu den "Mazinger Z: la enciclopedia" liburuan Mazinger Z pertsonaia esanguratsua eta bere serieari buruzko bitxikeriak eta xehetasunak kontatzen dituen liburua da. Bertan irudiak, kapituluen analisiak eta beste hainbat berezitasun bildu ditu egileak.
"Surflaria" komikia Susanna Martin eta Uxue Alberdiren lana da. Aurrez Xabiroi aldizkarian argitaratutako istorio honetan bizitza eta heriotzaren artekoak jasotzen dira. Koloreak eta paisaiek bat egiten dute narrazioaren esanahiarekin.