Azaroko komiki eta eleberrien nobedadeak
Liburutegian azken hilabetean zehar jasotako eleberri eta komiki berrienak eta baita aukeraketa bat ere
Azaroko komiki eta eleberrien nobedadeak
Iritsi berriak dira nobedade hauek mailegura. Azken asteetan jasotako fikziozko lanen zerrenda duzue jarraian, eta baita horien arteko aukeraketa bat ere modu xehetuagoan. Hemetxe irakurri, estekaren bidez katalogara sartu eta erreserbatu dezakezue gustukoena gero bila pasatuz (Errege-Erregina katolikoen kaleko 16 zenbakian). Gozatu!
ELEBERRIAK
Guzel Yájinas-en "Tren a Samarcanda" eleberriak 1923ra garamatza, Errusiako gerra zibilaren ondorengo garaira, Déyev komandantearen laguntzarekin, Samarkanda hirira zihoazen bostehun haurren gertaerak kontatzen ditu. Haur hauek gosetuta daude, umezurtzak dira eta Errusiako estepa zabal eta arriskutsuan zehar doaz.
Alberto Ladrón de Aranoak “Dena eskaini nizun” eleberrian, Laura Merinoren ihesaldia azaltzen du. Honek, bere senarraren tratu txarretatik libratu eta sabelean daraman umekia babestu nahian, lankide baten laguntzarekin ihes egitea erabakitzen du inork deskubrituko ez dituen bazter ezkutu batera aldenduz.
Amor Towles-en, "Mesa para dos" eleberrian, inongo loturarik ez dutela diruditen hainbat istorio kontatzen dira. Hala ere, denek partekatzen dute amankomunean puntu bat: bi pertsona mahaian esertzeko une erabakigarria, gai unibertsalak tratatzeko momentua. Tartean zoriontasunaren bilaketa, diruaren eragina eta arau sozialen hausturak jorratuko dira, besteak beste.
Bernard J. Farmer-ek idatzitako “Muerte de un librero” literatura klasiko bat da. 1956an lehen aldiz kaleratu zen istorio hau udako gau batean hasten da, Wigan sarjentuak liburu-saltzaile zahar mozkor bati etxeraino laguntzen dionean. Sarjentuak, saltzailearen liburu bildumarekin liluratuta, bere bilduma propioa egiten hastea erabakiko du bere lagun berriaren laguntzaz. Baina guzti hau aldatzen da, liburu-saltzailea hilda agertzen den unean.
Izaskun Garcia Quintana-ren “Basokoa” eleberrian istorio familiarra kontatzen da, Amona hil eta bilobak, baserrira itzuli diren unean kokatuta dago. Lekua hustu eta harekin zer egingo duten erabakitzen dauden bitartean, baserri ondoko basoan urte luzez beraien zain egon den zerbait esnatu egingo da.
Cristina Cassar Scaliaren "Arena negra" suspensezko eleberri zirraragarria da. Bertan, Vanina ezizenez ezaguna den Giovanna Garrasi Polizia Judizialeko komisariordeak, kasu berezi bat ebatzi beharko du. Sciarako etxe batean aurkitutako emakume baten gorpuaren sekretuak argitzea egokitu zaio. Egoera ezin hobea da: estilo dotoreko etxea eta 1959tik ia ez da inor bizi bertan, hondatuta dago eta gorputza momifikatuta.
KOMIKIAK
"Bolchoi arena" komikian, etorkizun hurbilean, Bolchoi izeneko errealitate birtualeko mundu-sareak, ia mundu erreala ordezkatzen du, eta espazio-esplorazioa eta teknologia berrien sorkuntza errazten ditu. Boulet eta Aseyn bikoteak sortutako abentura hau kosmos birtualetik garamatza hiru liburukietan zehar.
Marco Galliren “El nido : el último banquete de Hitler” komikiak buruzagi naziaren gainbeherara hurbiltzen gaitu, 1944ko udan, bere Alpeetako babeslekura erretiratzen denean, erregimeneko beste agintari batzuekin batera. Gehiegikeriaz betetako festa bat, non ez den falta buruzagiaren gurtza, baina baita hark sortzen duen izua ere.
“Padualand” komikia trilogia baten lehen alea da. Bertan pertsona arrunten harremanei eta prekarietateari buruzko istorio dramatikoak, elkar gurutzatzen direnak eta Paduako periferiako argazki bat osatzen dutenak agertzen dira. Miguel Vilak bere jaioterriari eskainitako komikia da.
“Una mujer de espaldas” komikian Chiharu bi alaben ama da, eta etxetik gutxi pasatzen den senar baten emaztea, klase ertainekoa eta Tokioko kanpoaldeko apartamentu batzuetan bizi dena. Yamada Murasaki XX. mende amaierako manga alternatiboko egile feministaren manga kritiko eta errealista.
Komiki historiko eta biografikoa da “Adiós, Birkenau: Ginette Kolinka”, Auschwitz II – Birkenau sarraski-eremutik bizirik atera zen emakume baten kontakizuna. JD Morvanek eta Victor Matetek, Cesc eta Efarekin batera, Ginette Kolinkaren benetako istorioa dakarkigute, berak kontatua, 19 urterekin deportatu zutenekoa eta 1944an Auschwitzen egon zenekoa.
Amaia Arrazola idazle gasteiztarrak sortutako “Totoro y yo” komikiak, Hayao Miyazakiren obra eta Ghibli unibertsoa errepasatzen ditu, zuzendariak eta Ghibli estudioak Japoniako eta munduko kulturan izan duten eragina aztertzen du.