Azaroko komiki nobedadeak
Udako opor garaian eta udazken honetan komiki mordoa eskuratu du liburutegiak. Tartean daude zientzia fikziozkoak, ekialdekoak, sozialak, abenturazkoak, super-heroienak, dramak eta beste hamaika. Gainera euskarazko uzta ere aipagarria da oso: Jon eta Mirka, S.O.S. Lusitania, Museo bilduma, Mobilak, Zarrakamalda… Komikigunean bertan aurkeztuak izan ziren urrian hemen aipatutako batzuk. Gozatu komiki hauek liburutegian bertan kontsultatuz edo maileguan hartuz. On egin!