Azaroko nobela nobedadeak

Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Albert Espinosaren “Finales que merecen una historia”. Liburu hori hogeita bat kontakizunez osatuta dago eta bertako pertsonaiek pentsaraztera, barre egitera, negar egitera edo emozionatzera eramango zaituzte. Pertsonaia horiek guztiak Albertek sortu ditu bizitzan zehar, pertsonaia “horiak” dira, maitatu nahi dutenak; batzuk lortzen dute eta beste batzuk, ez. Eta Manuel Rivasen liburu berria, “Vivir sin permiso y otras historias de Oeste” izenekoa. Hiru kontakizunen funtsa ez da boterea eduki edo ez edukitzea, libre izatea edo ez izatea erabakitzea, baizik.