Azken astea "Kontuar Kontu" erakusketa ikusteko
"Kontuari kontu" erakusketa abuztuaren 25ean amaituko da. Azken astea da beraz Koldo Mitxelenako Ganbarara oraindik hurbildu ez direnek ipuinen mundu magikoaz gozatzeko.
Bereziki haurrentzat sortutako "Kontuari kontu" gune interaktiboan euskal tradiziozko ipuinak irakurri, entzun, ikusi eta sentitu daitezke. Hauxe da horietako bat, "Hiru Olatuak", Itziar Zubizarretak egokitu eta Maite Gurrutxagak bereziki ilustratutako ipuina.