Azken bidaia Zinegunean
Euskadiko Fimategiak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako ZINEGUNEA zikloan beste hitzordu berri bat zinema -areto komertzialetara jauzia ematen duten euskal produkzioei bultzada emateko.
Oraingo honetan Iurre Telleriak eta Enara Goikoetxeak bere azken dokumentalari buruz "Azken bidaia" hitz egingo digute. Dokumentalak zorigaiztoko gau batean gertatutakoa kontatzen du. Orain dela 60 urte baino gehiago, sei pertsona atxilotu zituzten Pirinioetatik gertu dagoen baserri batean. Pertsona hauetako bakoitzaren historiak, Bigarren Mundu Gerratean Comete Ihesbide Sarea osatu zuten ehunka pertsonen historia kontatzen du. Beldurra nagusitzen zen garaian, gizatalde honen kemena, Belgika, Frantzia eta Espainian zehar zabaldu zen..
Hizlariak:
Iurre Telleria y Enara Goikoetxea (zuzendariak), Joxan Goikoetxea (musikaria),Ion Lopez (Euskadiko Filmategiko kontserbadorea)
http://www.youtube.com/watch?v=FRWFooIamyA&feature=player_embedded