Babes eta higiene neurriak Areto Nagusian

Covid-19aren aurreko prebentzio-neurri gisa, KM Kulturuneko ekitaldi-aretoa egokitu dugu, bai eta hura erabiltzeko zenbait arau ezarri ere, osasun-agintarien jarraibideak betetzeko.
Maskara
Nahitaezkoa da maskara erabiltzea sarreran, ekitaldian zehar eta eraikina hustean. Bakoitzak bere maskara ekarri behar du.
Eskuak garbitzea
Nahitaezkoa da eskuak garbitzea Areto Nagusiaren sarreran jendearen eskura egongo den gel hidroalkoholikoarekin.
Eguneroko garbiketa
Gure instalazioak egunero garbitzen eta desinfektatzen dira sakonki: korridoreak, besaulkiak, eskudelak, igogailuak, etab. Komunak aldizka desinfektatzen dira.
Eguneratzea
Neurri horiek eguneratu egingo dira osasun gomendioen bilakaeraren arabera eta une bakoitzeko arauaren arabera.