Bablet komikigilearen 'Carbone and silicium'
BABLET, Mathieu
Carbone and Silicium
Ankama, 2020
Shangri-La argitaratu ondoren, lau urte eman ditu Babletek beste lan honetan. Ondo probestu du denbora. Bai forman bai edukian. Forman, paisaiak eta kolorearen erabilera; edukian, gizartearen ajeak jorratzen dituen diskurtso-jarioa.
Era berean, bikoiztasuna edo kontrajarkotasuna garatzen du autoreak: gizakiak / adimen artifiziala; bakardadea / amodioa; zentzuak / isolamendua; indibiduoa / taldea; komunikazioa / inkomunikazioa... Gizateri egiten gaituen guztia, azken batean. Alabaina, zer gertatzen da gizakiak gizateria galdu eta androideak gizakiak baino gizatiarragoak direnean?
2046. urtean hasi eta 271 urtetan zehar garatzen da istorioa. Bide batez Historia bihurtuko dena, istorioak alboan utzi gabe. Artean, gureak diren anabasak eta zalantzak, handikeriak eta lotsak.
Jatorrizko argitalpena, gainera, Alain Damasiok sinatzen duen azken-hitz zoragarriaz dator lagunduta.
Babletek soberako meritua egin du komikiari dagokion Hugo saria irabazteko.
Carbone and Silicium-en jatorrizko argitalpena