Badator Literaktum
Zorionekoak literaturazaleak. Maiatzaren 8an Literaktumen edizio berri bat hasiko da, hamairugarrena. Dozena bat jarduera dakartza aurten, musikaz ondo lagundurik.
KOLDO MITXELENA Kulturunea izango da festibalaren eszenatokietako bat. Maiatzaren 10ean Itxaro Borda Quartet-en ikuskizuna ikusteko aukera izango dugu.
2008az geroztik dabil plazaz plaza Itxaro Bordak Ispazter eta Lagako hondartzen artean idatzitako poema hau, bi hizkuntzetan, euskaraz bistan dena, eta Mylène Charrieren ahotsez, fantsesez. Olivier Cavaliék, Ka-Ko ezizenez ezagunagoa, sortu zion musika apaindura, baxua ardatz, soinu elektronikoak ozen, tradizionala eta trash ohiturak uztartuz. Duela bi urte Beñat Axiariren Baionako Etiopikoak festibalaren karietara Pierre Thibaut bateria jole-tabalari anitza gehitu zitzaion hirukoteari. KOLDO MITXELENA Kulturuneko aretoan lau kideak ikusi eta entzun ahal izango ditugu oholtzan.