Baleak ikusi ditut
Komikigunean berriki aurkeztutako 'Baleak ikusi ditut' aukeratu dugu Nobedadeen atal berri honi hasiera emateko.
Nobela grafiko honen egilea, Javier de Isusi dugu eta Astiberri argitaratzailea. Bertan, Euskal Herriko historiaren azken lau hamarkadetako ikuspegi zabala ematen digu egileak. Gertakizun erreal batetik abiatuta, Josu, Emmanuele eta Antonen istorioa kontatuko digu. Lehena ETAkide ohia da, bestea berriz, GALeko kide ohia eta azkena, Josuren txikitako laguna, ETAk aita hil zion. Elkarren kontrako bideak bizitzea suertatu zaie, eta, hala ere, elkarrekin topo egin nahiko dute.
Euskarazko bertsioa eta gaztelerazkoa mailegagarri dauzkazue liburutegian. Egileak eskaintzan egindako marrazki originala ikusteko ordea, Komikigunera gerturatu.
Gehiago jakiteko:
- ''Baleak ikusi ditut'' komikia argitaratu du Javier de Isusik (Eitb)
- 'Baleak ikusi ditut' gatazka ardatz duen eleberri grafikoaren aurrerapena, BERRIAn (Berria)
- Un relato sobre el conflicto vasco sin blanco y negro (Gara)
- He visto ballenas (Zona negativa)
- He visto ballenas (Entrecomics)
- Dos miradas a ETA desde el cómic (El País)
- 'He visto ballenas', de Javier de Isusi: el terrorismo desde las viñetas (Papel en blanco)
- He visto ballenas (Mondo Sonoro)
- La mirada de los otros (La Voz de Galicia)