'Baleak ikusi ditut' komikiaren aurkezpena
Javier de Isusik Baleak ikusi ditut komikia argitaratu berri du Astiberrin eta datorren larunbatean KOMIKIGUNEA-Luis Gasca bildumaren egoitzara gerturatuko da aurkeztera.
Nobela grafiko ziraragarri honetan, Euskal Herriko historiaren azken lau hamarkadetako ikuspegi zabala ematen digu egileak. Gertakizun erreal batetik abiatuta, Josu, Emmanuele eta Antonen istorioa kontatuko digu. Lehena ETAkide ohia da, bestea berriz, GALeko kide ohia eta azkena, Josuren txikitako laguna, ETAk aita hil zion. Elkarren kontrako bideak ibiltzea suertatu zaie, eta, hala ere, elkarrekin topo egin nahiko dute.
Egilearekin batera, Juan Gutiérrez, Gernika Gogoratuz bakearen aldeko aztertegiaren fundatzailea eta Dani Fano, komikigilea izango ditugu solasean. Amaieran, Javier de Isusik komikiak sinatuko ditu.
Noiz?
Larunbatean, maiatzak 17, goizeko 12:00etan.
Non?
KOLDO MITXELENA Kulturuneko KOMIKIGUNEA-Gasca Bildumaren egoitzan (Errege-Erregina Katolikoen kalea, 16).