Baliabideak, deialdiak samurrago
Gipuzkoako Foru Aldundiaren deialdietara aurkeztea buruan badarabilzu, hemen dituzu K bulegoak prestatu dituen zenbait laburpen bidea samurragoa izan dadin

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak hainbat laguntza lerro ditu lurraldeko jarduera eta proiektuak diruz laguntzeko. Aurtengo Olatuak, Susperka, Oreka, Tokiko eta Mundura lerroen deialdiak zabalik dira dagoeneko.
K bulegoaren webguneko Baliabideak atalean laburpen taulak osatu ditugu, kolpe batean laguntza bakoitzaren nondik norakoak ulergarriago gerta dakizun.
Hori bai, eskaera osatu baino lehen komeni da oinarri orokorrak eta berariazkoak eta deialdia bera arretaz irakurtzea eta aztertzea. Edozein zalantza argitzeko, K bulegora jo dezakezu.
Olatuak deialdiak kulturaren ikuspegitik Garapen Jasangarrirako Helburuak sustatzen dituzten proiektu puntualak laguntzen ditu.
Susperka laguntzak panorama artistiko eta kulturalean ekimen berriak txertatzen dituzten elkarteek kulturaren edozein esparrutan egindako jarduera berritzaileetarako dira.
Oreka egitasmo egonkorrak dituzten kultur elkarteentzako da, kulturaren edozein arlotan jarduerak eta proiektuak egin ditzaten, 2023-24 epealdian.
Tokiko 2023-24 epealdian kultur jarduerak egiteko deialdia da, udal eta udal entitateentzat zuzenduta.
Eskaerak aurkezteko epea (zuzenketa): martxoak 30 (osteguna)
Bestalde, beste bi laguntza ere zabalik daude: Next Generation programaren esparruan hiri-eremuetatik kanpokoa (martxoak 24) eta Mundura, proiektu artistikoak nazioartera eramateko (maiatzak 31).
hiri-eremuetatik kanpo
kultura eskaintza zabaldu eta dibertsifikatzeko laguntzak (eskaera)
Mundura (eskaera)
K bulegoaren webguneko Albisteak atalean baliabide orokor gehiago eskuragai dituzu, baita saio ireki eta formazioetan landutako kronikak eta txostenak ere.
-
Uda ikastaroak, jakin-mina pizteko topagune amultsua
Urtero legez, EHUko Uda Ikastaroek eskaintza zabala loratu dute udalderako. "Tradizioaren traizioaz?" izeneko ikastaroak tradizioa eta garaikidetasuna izango ditu hizpide
2023-05-30
-
Belaunaldi berriak eta elkarlanaren mugak hizpide, apirileko saio irekien kronikak
Apirilean bi gairi heldu diegu saio irekietan. Lehenik, "Belaunaldi berriek nola sortu eta garatzen dute kultura?", Azpeitiko Dinamoan, eta, bigarrenik, "Elkarlanaren mugak, mugaldeko elkarlana", Irungo Oiasso Museoan. Gogoeta aberasgarriak izan dira, kronikek elkarrizketetan partekatutako ideiak eta emozioak biltzen dituzte
2023-05-17
-
Genero ikuspegia eta mugikortasuna musikagintzan
Musikagintzaren bi alderditan jarri dugu arreta oraingoan: genero ikuspegian eta mugikortasunean. MIM elkartearen txostenak emakumeen egoera aztertzen du Espainiako testuinguruan, On the Move atariak, aldiz, mugikortasunerako gida mardula osatu du
2023-05-03
-
Arte plastikoen artikulazioa eta kulturarako aurreikuspen egokiak hizpidera, saio irekien kronikak
Urteko lehen saio irekietan bi gogoeta egin ditugu lurraldeko eragileekin: "Artista plastikoen artikulazioa Gipuzkoan: aukerak eta erronkak" eta "Nola egin aurreikuspen egokiak gure proiektu artistiko eta kulturalak bideragarriak izan daitezen?". Kronikek elkarrizketetan partekatutako ideiak eta emozioak biltzen dituzte.
2023-04-03