Barbara Stammelekin ‘Giza Orbanak – Human Stains’ erakusketaren bisita
Hurrengo asteartean, irailak 2, arratsaldeko 6:30tan, Barbara Stammelek ‘Giza Orbanak – Human Stains’ erakusketa ikusteko bisita gidatu bat antolatu da KOLDO MITXELENA Kulturunean. Bisita gidatu hau publiko osoarentzat irekia da, beraz jarduera honetara gonbidatua zaudete. Barbara Stammelen bisita honetan parte hartzeko izen ematea beharrezkoa da; 678 204 635 telefonora deituz edo kmk@komazk.com emailera idatziz.
Stammelek 12 margolan sortu ditu erakusketa honetarako. ‘Giza orbanak' diapositiba-aurkezpen bat da, joan-etorriz, gure begien aurrean agertzen eta ondoren, desegin eta desagerturik hurrengoari tokia uzten dioten diren identitateez osatua; hau da, itxura, antz eta ezkutatzez osaturiko giza kate bat da. Begiak ditu abiapuntu. Baina horixe da pinturak irudikapenetik hurbilen dauden puntua.
Barbara Stammel Socking-en (Alemania) jaio zen, baina Getarian bizi eta lan egiten du 1994. urtetik, bere ibilbide profesionala herri honetan jarraituz. Municheko Akademie der Bildenden Kunste eta Bartzelonako Pau Gargallo Arte Ederreko fakultatean egin ditu bere ikasketak.
{jcomments on}