Basque way

"Basque way. Itzulerako txartelik gabe Ameriketara bidaiatu zuten euskaldunen aztarna" Erakusketa
Urdaneta kalean, KM Kulturunearen aurrean
Uztailaren 19tik 30era
Azken mendeetan zehar, euskaldun ugarik gurutzatu zuten Atlantikoa, batzuetan asmo ez oso zintzoekin, beste batzuek aukera berri bat bilatzeko itxaropenarekin, baina beti espiritu urduri eta abenturazale batek gidatuta.
2003 eta 2019 artean, David Quintasek hainbat argazki-espedizio antolatu zituen Latinoamerikako, Estatu Batuetako eta Kanadako herrialdeetara, 20.000 kilometro baino gehiago zeharkatuz, eta euskal emigratzaileen arrastoari eusten dioten lekuak, izenak, ohiturak, pasadizoak eta arkitekturak betikotu zituen. 'Basque Way'k punta-puntan zeharkatzen du kontinentea, eta Amerikara itzulerako txartelik gabe joandakoen testigantza harrigarri eta zirraragarriak berreskuratzen ditu.
Bizitza haiek, bitxiak zein apartekoak, omentzeko, Martin Ibarrola kazetari eta idazlearen laguntza izan du erakusketak, gertaera eta pertsonaia historikoak deskribatzen dituzten hamabi atalak idatzi baititu.
Erakusketan zehar tour birtuala
"Basque way. Itzulerako txartelik gabe Ameriketara bidaiatu zuten euskaldunen aztarna" erakusketaren inguruko hitzaldiak
KM Kulturuneko Areto Nagusian
Uztailak 19, 19:00 (gaztelania)
“El tango y su historia social: del siglo XIX al siglo XX”
Hizlaria:Javier Barreiro
Javier Barreiro idazle eta irakaslea da, XX. mendeko herri literaturan eta musikan adituak, berrogei liburu eta zazpiehun artikulu argitaratu ditu, hirurehun hitzaldi baino gehiago eman ditu eta ikastaroak eman ditu Europa eta Amerikako unibertsitateetan, erakusketak eta kultur enpresa ugari sustatzeaz gain. Kazetaritza, poesia eta ipuin sari garrantzitsuak lortu ditu eta El Bosque arte eta letren aldizkaria zuzendu zuen. Porteña del Lunfardo Akademiako eta Tango Akademia Nazionaleko akademikoa da, eta musika horri buruzko hiru liburu eta artikulu ugari idatzi ditu. Horri buruzko erakusketa handi bat ere antolatu zuen Zaragozako Sastago jauregian. Tangoaren jatorriaren ibilbide historikoa egingo du gaur egunera arte.
Uztailak 21, 19:00 (gaztelania)
“Jesús Galindez: profesor, político y... ¿espía?”
Hizlaria: David Mota
Jaiotzez madrildarra, baina adopzioz euskalduna, Jesus Galíndez Suárez irakasle ezaguna izan zen Amerikako hainbat unibertsitate-erakundetan: Dominikar Errepublikako Eskola Diplomatiko eta Kontsularra eta Estatu Batuetan Ikasketa Aurreratuen Eskola Librea (New School for Social Research) eta Columbiako Unibertsitatea. Politikari abertzaleak jarduera horrekin batera, Eusko Jaurlaritzak erbestean zuen ordezkaria izan zen Santo Domingo uhartean eta New Yorken, eta informatzaile lanak egin zituen Euskal Informazio Zerbitzurako (SVI), Office of Strategic Serviceserako (OSS) eta Federal Bureau of Investigationerako (FBI). Bizitza zinematografikoa, espioiak izan ziren beste akademiko batzuen mailan kokatua, Kim Philby edo Donald Macleanen kasuan bezala. Konferentzia honen helburua arabar sustraidun politikari honen ibilbide politiko, akademiko eta informatiboari ibilbide bat egitea da, bere irudiaren inguruko argi-ilunei argitasun pixka bat eman eta desmitifikatzen saiatzeko. Hala ere, bere biografiaren alderdirik eztabaidagarrienak ez dira baztertuko.
Uztailak 28, 19:00 (gaztelania)
“Influencers de la cultura vasca en América en los años 50”
Hizlaria: Oscar Beltran de Otalora
Oscar Beltrán-ek, kazetari eta espioitza gaietan adituak, besteak beste, gaur egun "euskal kulturaren influencers" deituko genizkiekeen hiru pertsonaien bizitza ezagutaraziko digu 50eko hamarkadako Amerikako agertoki batean: Orson Wells, Hemingway, eta Peter Vertel.
Hitzaldietara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93 (08:30etik 14:30era)
programazioa@gipuzkoa.eus