Batman pertsonaia

Batman pertsonaiaren sorreran Bat-Man gisa izan zen ezaguna ingelesez hitz egiten zen herrialdeetan, hispanoetan berriz, ‘El Hombre Murciélago’ gisa. Batmanen jaiotza izena berriz, Bruce Wayne izan zen. Gerora ‘The Dark khnight’ gisa ere oso ezaguna bilakatu da.
Batmanen sortzaileak Bob Kane (1915-1998) y Bill Finger (1914-1974), DC Comics argitaletxeko komikigile estatubatuarrak izan ziren. Eta pertsonaia honen lehen agerpena ‘Detective Comics’ aldizkariaren 27. zenbakian eman zen 1939. urteko martxoaren 30ean.
Batmanek, beste superheroi gehienek ez bezala, ez dauka berezko superbotererik. Batman oso azkarra da eta bere intelektua erabiltzen du egoeraren arabera behar duen tresna sortzeko gaizkiari, edo gaizkileei aurre egiteko, sarri sortzen duen tresna bere gerriko magikoan gorde ohi du.
Batmanen jantzi bereziaren ezaugarri nabarmenena xaguxarraren antzekotasuna ematen dioten elementuek osatzen dute: ikusgarriena xaguxarraren hegoen forma hartzen duen kapa urdin edo beltza da, baita xaguxarraren belarrien antza duen maskara ere. Eta azkenik beste bi elementu garrantzitsu, erabilera anitzeko gerrikoa eta bularraldeko Batmanen irudia edo marka. Xaguxarraren antzekotasuna erabili ohi du Batmanek bere etsaiei beldurra eragin asmoz.
Jantziaz gain, hainbat elementu ere sortu eta erabiltzen ditu Batmanek, ezagunenak dira Batmobile autoa, poliziak berari deitzeko erabiltzen duen Bati-seinalea, Batcave bere kuartel sekretua, Gotham City bere hiria edo bere etsaiak biltzeko erabiltzen duen Arkham egoitza. Superheroi honen dohain nagusiak bere abilezia eta bere detektibe jardueretarako aparteko dohainak dira. Suzko armei dien ezinikusia dela eta, aurrez aipatutako dohainak dira bere gaitasun handienak eta hauei esker gai izaten da gaizkia zein gaizkileei aurre egiteko.
Batmanen etsai nagusia, eta ezagunena, da Joker. Baina ez da bakarra, inondik inora ere, bere etsaien artean gaizkile txikiak, kriminalak zein superbilauak aurki daitezke, esaterako Bi Aurpegi, Pinguinoa edo Enigma. Etsai guztien ezaugarria da Batmanen izaeraren kontrakotasuna dutela agerian, aurrekariak eta bizitza latza izan duten gaizkileak izan ohi dira gehienak, egoera tragikoak kriminal izatera kondenatuak. Etsaiez gain, aliatuak ere izan ditu noski, eta ezagunena hauen artean Robin izan da, bere laguntzaile onena.
Batman edo Batmania deiturikoa, Batmanen inguruko zabalkundea hainbeste arlotan, munduan barrena zein gizartearen maila guztietan, hain da zabala…. Zaila da eragin hau laburtu edo neurtzea, eta soilik Batman komikitik egin diren adaptazio batzuk aipatuko ditugu hemen: 40 eta 60. hamarkadetako telebista serieak, 1989ko Batmanen lehen pelikula luzea, 1986ko lehen bideo-jokoa eta baita Batmanen agerpena 2019ko Fortnite, Battle Royale bideo-jokoan ere.
Gure liburutegian dauden dokumentuen artean, Batmani buruzko liburuak zein fikziozko komikiak aurkitu ditzakezue. Gozatu superheroi intelektual honekin!
*Irudien jatorria: Batmanen dosierra eta ‘Batman: la historia definitiva del Caballero Oscuro, en el cómic, el cine y más allá’