Beñat Achiary eta Philippe de Ezcurraren kontzertua
Iparraldean Bertan!-eko zikloarekin jarraituz, Euskal Kultur Erakundeak proposatuta eta Koldo Mitxelena kulturunea antolatuta, gaur, arratsaldeko 7:30tan, Beñat Achiaryk eta Philippe de Ezcurrak kontzertu bat eskainiko dute KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian.
Beñaten eta Philipperen musika oso berritzailea, poetikoa eta maitagarria kontsidera daiteke, lan gogor eta bikain baten ondoren.
Laster, Iparraldeko bi artistek disko bat estreinatuko dute Ramon Lopez perkusionistarekin batera, eta bertan, Bernardo Atxagaren, Joxeanton Artzeren eta eta Henriette Aireren idatzi batzuk erabiliko dituzte. Gainera, munduan zehar bildu dituzten abesti tradizional eta berriak erabiliko dituzte disko berri hau sortzeko.
Zer: Beñat Achiary eta Philippe de Ezcurraren kontzertua
Non: Areto Nagusia
Noiz: Asteazken 19, 19:30tan