Beñat Eguiluz Mirandak XVI. eta XVII. mendeetara eramango gaitu euskal ontzigintzaren bidez
Ekainak 26, 19:30etan (gaztelaniaz)

Beñat Eguiluz Mirandak XVI. eta XVII. mendeetara eramango gaitu euskal ontzigintzaren bidez
Gipuzkoako Historiako Pasarte Ezezagunak zikloaren barruan, hurrengo hitzordua Beñat Eguiluz Mirandarekin izango dugu, historian lizentziatua da EHUn (2012), eta masterra ere unibertsitate berean egin zuen (2013). 2020an amaitu zuen doktoretza tesia Galesko Trinity Saint David unibertsitatean, Aro Modernoko euskal ontzigintzari buruz. Hainbat artikulu argitaratu ditu itsas arkeologiari buruz eta hainbat kongresu nazional eta internazionaletan parte hartu du.
Eguiluzek topaketa honetan Aro Modernoko euskal ontzigintzaren tradizioa ulertzeko modu berri bat plazaratzea du helburu, saiatzen dena sintetizatzen itsas arkeologiaren azken aurrerapenetako batzuk eta ontzigintzaren historia penintsulan. Nazioz haraindiko ikuspegitik, euskal tradizioak okupatzen zuen espazioa kokatzen da mugetatik eta Iparraldeko basoetatik haratago doan osotasun handiago batean, eta lotura du Europako esparru atlantiko eta mediterraneo askoz ere zabalagoaren kultura komunitate batekin.
Honetaz guztiaz gozatu ahal izango dugu KMKn, Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak parte hartzen duen Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak hitzaldi-zikloari esker.