Berrirakurtzen zikloa hasten da Alberto Moyanorekin
Gaur, martxoak 27, arratsaldeko 7:30tan Berrirakurtzen zikloa hasten da KOLDO MITXELENA Kulturuneko eraskustaretoan. KOLDO MITXELENA Kulturuneak MEMORY DUMPekin batera prestatutako ziklo honetan, irakurketaren gaiarekin erlazioa duten hitzaldi batzuk prestatu dituzte gaurtik, abendura arte. Hilabetero hitzaldi bat egongo da, eta bertan gonbidatu batek, aukeratu den liburuaren bere berrirakurketa aurkeztuko digu. Gonbidatu bakoitzak bere ikuspuntutik, bere eskarmentutik, egingo du irakurketa, formatu librean ordu eta erdi batean.
Lehenengoa, Alberto Moyano
Alberto Moyano, Diario Vascoko Kultura arloako erredaktorea eta El jukebox blogaren sortzailea, izango da zikloari hasiera emango diona, Friedrich Dürrenmatten, La Promesa liburuarekin. Kronista zorrotz honek, zinema, musika eta literaturari buruzko analisi originalak eta entretenigarriak idazten ditu, beraz gaurko hitzaldian ez dio inori axolagabe utziko bere iritzi eta hausnarketa interesgarriekin. Honekin, gaurkoa, oso aukera ona da “arduragabe baina ez axolagabe” definitzen den kazetari honi ezagutzeko.
Hitzaldia gaztelaniaz izango da.
{jcomments on}