Berrirakurtzen
Irakurketa erdigune duen zikloa da Berrirakurtzen. Nork ez du gogoan libururen bat motibo batengatik edo besterengatik? Izan daiteke nerabezaroan zirrara eragin zizuna, duela hilabete astindu zintuena, ausaz topatu zenuena, garai batean liluratu eta berriki berrirakurtzean zapuztu zaituena... Mila eta bat liburu dago mundu zabalean eta beste horrenbeste modu dago haiek irakurtzeko, haiekin bat egiteko. Hilero norbait gonbidatuko dugu eta hark aukeratu liburuaren gainean bere berrirakurketa aurkeztuko digu: zer iradoki edota sorrarazi dion. Bakoitzak bere ikuspuntutik, bere eskarmentutik, egingo du irakurketa, formatu librean.
martxoak 27 _ 19:30 Alberto Moyano
Alberto Moyano es periodista. Trabaja en la sección de cultura de El Diario Vasco y es un perspicaz cronista y analista de temas relacionados con el cine, la música, la literatura... Es autor también del blog El Jukebox, en donde se pueden encontrar sus reflexiones culturales y no culturales más incisivas. Twitter: @eljukebox
La promesa, de Friedrich Dürrenmatt
apirilak 8 _ 19:30 Maialen Lujanbio
Maialen Lujanbio bertsolaria da. 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelduna da. Arte Ederretan lizentziatua, bertsolari izaera baztertu gabe, hainbat sortzailerekin elkarlanean aritu izan da esperientzia ezberdinak sortuz. Besteak beste, Ornitorrincus osatu zuen Xabier Erkizia eta Judith Monterorekin.
Aquí nos vemos, John Berger-ena
maiatzak 29 _ 19:30 Mari Luz Esteban
Mari Luz Esteban antropologo eta idazlea da. Euskal Herriko Unibertsitateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saileko irakasle eta ikertzailea, hainbat saiakera liburu argitaratu du generoaren, gorputzaren eta maitasunaren inguruan. Azkena Crítica del pensamiento amoroso laudatua. Poesia liburu bat ere argitaratu du: Amaren heriotzak libreago egin ninduen.
La mujer y la madre, Élisabeth Badinter-rena
ekainak 19 _ 19:30 Koldo Almandoz
Koldo Almandoz zinemagilea da. Razielen itzulera eta A dar ba kar laburmetraiekin hasi zuen gaur arteraino luzatu duen ibilbide pertsonala. Laburmetraian beti, bere azkenak Mantis Estroboscopica eta Deus et Machina izan dira. Fikzioa, dokumentala eta esperimentazioa gurutzatzen ditu. Cannes eta Rotterdameko jaialdietan erakutsi izan ditu bere lanak. Zinemagileaz gain, Gora Gora Kids musika taldeko kidea ere bada.
Conquista de lo inútil, Werner Herzog-ena
irailak 25 _ 19:30 Maite Arroitajauregi
Maite Arroitajauregi musikaria da. Hainbat taldetan aritutakoa, Mürsego izeneko bere bakarkako egitasmori ekin zion 2009an, eta 2013aren hondarrean publikatu du bere azkeneko lana: Hiru. Biolontxeloa du bere musikaren erdigune, loop-station-a eta beste hainbat musika tresna eta traste lagun.
Historia de Gloria: (amor, humor y desamor), Gloria Fuertes-ena
urriak 30 _ 19:30 Itziar Okariz
Itziar Okariz es artista. Se especializó en pintura y escultura en la Universidad del País Vasco. En los últimos trabajos se ha basado en la fotografía y la performance, principalmente. Su último trabajo es Irrintzi. Otros trabajos conocidos de Itziar Okariz son, y Mear en espacios públicos o privados y Trepar edificios.
Una habitación propia, de Virginia Woolf
azaroak 27 _ 19:30 Ander Izagirre
Ander Izagirre es periodista. Ha publicado crónicas sobre los porteadores de la cordillera del Karakórum, las niñas que trabajan en las minas de Bolivia, los campesinos que se rebelan contra la Mafia en Sicilia, las guaraníes que hicieron una revolución jugando al fútbol, los ciclistas que se dopaban con bacalao,etc... Fue miembro de Lubaki banda y sus libros más conocidos son Plomo en los bolsillos y Mi abuela y diez más.
Si me permiten hablar…, de Moema Viezzer
abenduak 11 _ 19:30 Anjel Lertxundi
Anjel Lertxundi idazlea da. Bere fikziozko lanik ezagunenak Otto Pette eta Hamaseigarrenean aidanez dira. Eguneroko kronikarako leihoa du Berria egunkarian. Horrez gainera, zineman saiakerak egina da. Berrirakurketaren plazeraz ziharduen Mentura dugun artean liburuan.
Harri eta herri, Gabriel Arestirena