ONDAREA ORAIN Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelulmendirekin
GFAko Kultura Ondare Zuzendaritzak antolatutako hitzaldia Ondarea Orain 2025 Jardunaldien testuinguruan (Ipuskoa izanetik izena 1025/2025 programazioak barne hartuta), horrez gain betso saioa izango dugu Maialen Lujanbio Zugastirekin eta Beñat Gaztelumendi Aramendirekin.

ONDAREA ORAIN. Bertsolari eta bertsozaleen komunitatea bertsolaritzaren zaintza eta geroratzean.
GFAko Kultura Ondare Zuzendaritzak antolatutako hitzaldia Ondarea Orain 2025 Jardunaldien testuinguruan:
Bertsolari eta bertsozaleen komunitatea bertsolaritzaren zaintza eta geroratzean
Kultura Ondarearen gaurkotasuna partekatuz
2024ko ekainean, Bertsolaritza interes kultural immaterialeko ondare izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak EAEn ere, aurretik 2018an Nafarroako Gobernuak eta 2022an Ipar Euskal Herrian Frantziako Gobernuak abiatutako izendapenen bidea borobilduz. Era honetan, bertsolaritzaren lurralde osoko administrazioek egin diote aitortza. Aitortza hori komunitate oso baten lanari esker lortu da, eta horren aitorpena da izendapena. Bertsolari eta bertsozaleen ardura eta auto-antolaketa izan dira, gaur egun bertsolaritzak duen ondare biziberritu izaeraren gako nagusiak.
Bertsotan bezala, jardunaldien azkeneko puntua izango da onena: gaur egungo bertsogintzan erreferente nagusietako diren 2 bertsolariren saioaz gozatuko dugu.
Partaideak: Aritz Zerain Miner (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea), Karlos Aizpurua Etxarte (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea).
Bertso saioa: Maialen Lujanbio Zugasti eta Beñat Gaztelumendi Aramendi.
MAIATZAK 26 (Agendara joan) Euskaraz
18:30 Bertsolari eta bertsozaleen komunitatea bertsolaritzaren zaintza ta geroratzean
Aritz Zerain/ Karlos Aizpurua/ Maialen Lujanbio/ Beñat Gaztelumendi