Beste begirada batekin
Datozen asteetako filmek gure gizarteko beste ezaugarri batzuk erakusten dizkigute, ikuspegi poliedriko batekin, bai heroi bakartiaren kasuan (Drive), bai familia eredu berriak erakusten dituztenean (Nader eta Simin). Ez dira film erlijioso hertsiak baina guztiek arakatzen dute espiritualitatea, balore, etika eta erreferente pertsonalen bila dabilen gizartea agerian ipiniz.