Bestiarium Gastronomicae
Madarâsz gure herrira heldu zen bere bidaietako batean, Landarbaso ingurura, zehazki, eta bertan kokatzen da, gaur egun, Mugaritz jatetxea. Gyula Madarâszek 150 animalia baino gehiago deskribatzen ditu bere idatzietan, han aurkitutakoak denak. Eta bera hil zeneko 75. urteurrena den honetan, Angoni Luis Adurizek “sukaldatu” egin ditu animalia horiek. José Belmontek marraztu egin ditu, Usagi Enokik argazkiak atera dizkie prestatutako platerei, Harkaitz Canok bere idatzien hautaketa egin du –Herminia Szantho-k itzuli ditu testuak gaztelaniara-, eta Santos Bregaña arduratu da hori guztia erakusketa eta liburu bihurtzeaz.
Gyula Madarâszen erretratuak eta bere objektu batzuk girotzen dute erakusketa. José Belmontek egindako marrazkiak eta Andoni Luis Adurizek prestatutako platerei Usagi Enokik ateratako argazkiak ikusi ahal izango dira bertan. Horrez gain, Gyula Madarâszek “piztia” horiei buruz idatzitako kontakizunak entzun ahal izango ditugu audiogidei esker.
Erakusketari buruzko post-a Gipuzkoakultura.net-en
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
Gainesposizioa
Gainesposizioa
“Gainesposizioa” Edorta Subijanaren proposamen berria Crossover-era iritsi da.
2026-03-23 2026-05-03
-
"5x5x5 Libro artista en miniatura" eta "Trípticos con literatura manuscrita y pintura en libro de artista"
"5x5x5 Libro artista en miniatura" eta "Trípticos con literatura manuscrita y pintura en libro de artista"
Bi erakusketa, Arteliburua21 Kultur Elkartea eta Gipuzkoako Elkarte Artistikoaren arteko lankidetzatik sortuak.
2024-12-02 2025-12-28